Itzuli

Nafarroako Parlamentuko Lehendakari Unai Hualdek bere bulego ofizialean hartu du Nafarroako Gobernuko Lehendakaria

Bileran, bilkuraldi hasi berriaren norabidea baldintzatuko duten lehentasun politikoak nahiz legegintza arlokoak finkatu dituzte, legegintzaldiaren bigarren erdi honetan

    Unai Hualde Unai Hualde

    Nafarroako Gobernuko Lehendakari Unai Hualdek bere bulego ofizialean hartu du  Nafarroako Gobernuko Lehendakari María Chivite. Bilera instituzionalean, bilkuraldi hasi berriaren norabidea baldintzatuko duten lehentasun politikoak nahiz legegintza arlokoak finkatu dituzte, legegintzaldiaren bigarren erdi honetan.

     

    Batzordeen bilkurei eta Osoko Bilkurei begira Mahaiak eta Eledunen Batzarrak astelehenean onetsi zituzten kontingentzia-neurri berriak azaldu dizkio Parlamentuko lehendakariak, Gobernuko kideek organo parlamentarioetan parte hartzen dutenerako eragina baitute.

     

    Halaber, 2021eko araugintza planarekin bat, datozen hilabeteotan Parlamentura igorriko diren foru lege proiektuak ekarri dituzte gogora.  Une honetan, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Lege proiektua eta Nafarroako 2022rako Kontu Orokorrei buruzkoa izapidetzen ari dira.

     

    Izapidetzen ari diren foru lege proposamenez ere jardun dute, departamentuek datozen hilabeteetarako dauzkaten legegintza-konpromisoekiko koordinazioa ezartzearren.

     

    Azkenik, irailean zehar lanean jarraituko duten ponentziak zertan diren aztertu dute bi erakundeetako ordezkariek, bai eta Erkidegoaren Egoerari buruzko Eztabaida dela-eta daukaten asmoa ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko