Itzuli

Nafarroako tokiko erakundeak defizit helburuekin kalteturik ez suertatzeko mozio bat aurkeztu du Geroa Baik

Azconak gogorarazi du Kontuen Ganberaren arabera Nafarroako udalek egoera saneatua aurkezten dutela oro har

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, pasa den ostiralean Cabanillasen jazotako ekintza biolentoak gaitzetsi ditu eta koalizioaren elkartasuna helarazi dio Chivite Lehendakariari. Azconak ziurtatu duenez, “lehen sektorearen aldarrikapenak ulertzen ditugu, zilegiak dira, negoziazio mahai bat dago irekita, gaurkoak zergei dagokion bilera egingo da, eta Landa Garapeneko departamentuarekin negoziazioak irekita daude ere, eta ekintza biolentoek negoziazio mahaia estaltzen dute, baina ziur gaude mahai horrek bere fruituak emango dituela”.

    Bestalde, Nafarroako tokiko erakundeak defizit helburuekin kalteturik ez suertatzeko Geroa Baik mozio bat erregistratu duela azaldu du Azconak. Bozeramaileak azpimarratu duenez, Geroa Bairen ustez, planteatu den defizitaren banaketa ez da bidezkoa, esfortzua Autonomia Erkidegoen bizkar gainean jartzen baitu, baina bereziki Tokiko Erakundeengan. Geroa Bairen bozeramaileak nabarmendu duenez, Nafarroan Tokiko Administraritza alorrean eskumenak ditugu eta eskumen horiek jardun behar ditugu. Nafarroako Udalak kaudimendunak direla gogorarazi du, tokiko sektore publikoari buruzko Kontuen Ganberaren txostenaren arabera (2021) egoera saneatua aurkezten dute oro har.

    Beste gai batzuen artean, Ana Ollo lehendakariordearen eta Mikel Irujo Industria kontseilariaren agerraldi bateratua eskatu dutela iragarri du Azconak, kontseilariek azal dezaten zer ekarriko dion Nafarroari ekonomia zirkularrean berrikuntzako Bailara erregionalen Europako Estrategiaren buru egoteko gure Erkidegoa aukeratu izana. Azconak gogorarazi duenez, programaren finantzaketa osoa 27 milioi euro baino gehiagokoa da eta, Nafarroaren kasuan, 6,4 milioi euro baino gehiago izango dira.

    Azkenik, Pablo Azconak Toquerori leporatu dio lokatzen planta UPNren baitan “bere interes propioan” erabili izana. Óscar Chivite eta José Mari Aierdi kontseilariek eta Nilsa-ko gerenteak pasa den asteazkenean gai honi buruz Ganberan egin zuten agerraldian Tuterako alkatea egon ondoren, “ez zirudiela proiektu honi buruzko arrazoirik edo azalpenik entzutera zetorrenik” nabarmendu du Azconak, eta “Tutera eta Tuterako herritarrek bere interes politiko pertsonalentzako erabiltzeari utz diezaion” eskatu dio. Azconaren aburuz, Toquerok “dena egiten du bere interes propioaren alde eta ez Tuteraren edo bertako bizilagunen interesen alde”. “Ongi legoke azalduko balu zergatik ez duen dagokion epean helegiterik egin baina bai epez kanpo. Proiektu baten inguruan zalantzak sortzeko erabiltzen ari du Udala, bere helburua bere alderdiaren proiektuaren baitan, UPNren baitan alegia, bere aspirazioak direnean”, esan du, aldi berean iritziz “Gobernuarekin konfrontazioa bilatzen duela, horrela foko mediatikoa lortzeko”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko