Itzuli

Nafarroako ubidearen bigarren fasea lehentasuna da Geroa Bairentzat eta Espainiako Gobernua premiatu du bere finantzaketa eredua lehenbailehen argitu dezan

María Solana Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak lehentasunezkotzat jo du Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen lanei berriro heltzea. Solanaren aburuz, orain “ez dago atzerapen gehiagorako aitzakiarik eta nahitaezkoa da berehalako neurriak h

    María Solana María Solana

    Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen proiektuaren idazketa pasa den legegintzaldian lizitatu eta esleitu zen. Horrela, alternatiben azterlana bai eta proiektuaren idazketa lanak burutu ziren CANASAren aldetik, aukeratutako alternatiba oinarri moduan hartuz.

    María Solanak azaldu duenez “aurrerapen handiak egin ziren proiektuan, hala nola Foru erakundeen aldetik egindako alternatiben azterlana, Berbintzana, Larraga, Miranda de Arga, Faltzes eta Funeseko gune ureztagarrientzako Argaren Adarraren amaitze lanak, bai eta Udalez Gaindiko Plan Sektorialen onarpena bai gune ureztagarrientzako bai eta Ega ibaiaren ibilguaren aldaketarako ere”. “Hala ere, legegintzaldi honetan zehar, Azkoienen Arga 4 gunetik haratago ez da aurrerapausorik eman”, deitoratu du hautagaiak.

    Zentzu honetan, Solanak Espainiako Gobernua premiatu du “finantzaketa eredua lehenbailehen argitu dezan eta lanak berehala hasteko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak bilatu ditzan. Ezinbestekoa da Nafarroa eta Estatuaren arteko hitzarmen bat negoziatzea Ubidearen bigarren fasearen exekuzio eta finantzaketarako, denborak aurrera egiten baitu eta finantzaketa honek konpondurik egon beharko luke jada”.

    Geroa Bairen iritziz Nafarroako Ubidearen bigarren fasea “lehentasuna da, ez bakarrik nekazaritza erabilerarako duen garrantziagatik, baizik eta Erriberak kalitatezko ura edukitzea merezi duelako, Nafarroako gainontzeko herritarrek duten baldintza berberetan gutxienez”.

    “Ubideaz gain, premiazkoa da sail ureztatu tradizional guztiak modernizatzea. Paradigma aldaketa baten aurrean gaude. Larrialdi klimatiko baten aurrean eta lehorteak geroz eta ohikoak dira, beharrezkoa da uraren erabilera eraginkorra sustatzea, sail ureztatu tradizionalen modernizazioari ekinez eta Nafarroako Ubidearen bigarren fasearen garapenarekin batera burutzea gainera”, azpimarratu du Solanak.

    Kongresurako hautagaiak gogorarazi duenez pasa den legegintzaldian, Landa Garapen eta Ingurumen Kontseilaritzatik “Geroa Baik Ribaforadako lursail-kontzentrazioaren ureztatze azpiegituren modernizazio lanei hasiera eman zien, 4 urtetan zehar banatutako 23 milioi euroko aurrekontuarekin”. “Halaber, Vianako sail ureztatuen modernizazio eta eraginkortasun energetikorako lanei hasiera eman zien hitzarmena bultzatu genuen. Hauxe da guk jarraituko dugun bidea”, nabarmendu du Solanak.

    Nafarroa osoan garapen jasangarriarekin eta aukera berdintasunarekin bere konpromisoa berretsi du Geroa Baik, eta “Nafarroako Ubidearen bigarren fasea errealitate bihurtzeko nekaezin jarraituko du lanean, herritar guztien onurarako uraren erabilera eraginkorra bermatzeko beharrezkoak diren neurriak bultzatu daitezen”.

    Bere aldetik, Silvia Camaces Senaturako hautagaiak azpimarratu duenez, “lehen sektoreak erronka handiak ditu aurrean datozen urteetan” eta “Amankomuneko Nekazaritza Politikaren (PAC gaztelaniaz) Plan Estrategiko berriak erronka garrantzitsua ekarriko du ekoizpen ereduetara egokitzeko eta aldaketak burutzeko, 2021-2027 epealdi berri honetarako markatu diren mugarri eta helburu zorrotzak bete nahi badira”.

    “Horregatik, sektorea laguntzea beharrezkoa dela uste dugu Geroa Baitik, lehiakorra, egokitua, erresilientea eta modernoa bihurtuko duten tresnak emanez”, ziurtatu du. 

    “Horregatik, I+G+b sendotzearen alde egiten dugu, bai eta digitalizazioa, ezagutzaren eskualdaketa eta kalitatezko aholkularitza inpartzialaren alde ere”, azpimarratu du. “Honakoak funtsezko tresnak dira Nafarroako nekazaritzako elikagaien sistemak jasangarritasunerako trantsizioa egin dezan, bai eta bere egokitzapenera eta klima aldaketaren lausotzera ere”, defendatu du.

    Eta, jakina, ziurtatu du “trantsizio hau laguntza-neurri egokiekin lagundu beharra dagoela, esfortzu honek sektoreari galera ekonomikorik ekarri ez diezaion. Eta Amankomuneko Nekazaritza Politikaren Plan Estrategiko honen aurrekontuak akonpainamendu ekonomiko hori ere bermatzeko nahikoa diru eduki beharko du”. Camacesen arabera, “programazio epealdi honetarako aurrekontu sendoa eskatuko dugu Madrilen, bai eta helburu hori betetzen lagunduko duten neurrien ezarpena ere”.

    Senaturako Geroa Bairen hautagaiak nabarmendu duenez, “Geroa Baitik familia ustiapen profesional eta jasangarriaren eredua bultzatzen jarraituko dugu, hori baita landa eremu guztietan nekazaritza jarduera ekonomikoa mantentzeko bidea”.

    Camacesen arabera, “legegintzaldi honetan martxan jarri den Abeltzaintza Estentsiboaren Plan Estrategikoan aurrera egingo dugu ere eta abeltzaintza estentsiboa sustatzen duten txistu-artzaintzarako neurrientzako PDR funtsekin finantzatuko dugu, eredu hau baso suteen prebentziorako baliotsua baita eta gure lana eremuak bizirik mantentzen baititu”.

    “Gainera, Geroa Baitik funtsezkoa deritzogu katearen legean kontrol elementuak ezartzea, bai eta salneurrien behatoki bat edukitzea ere. Balioaren katean nekazarien eta abeltzainen posizioa hobetzeko borrokatuko dugu Madrilen”, amaitu du adieraziz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko