Itzuli

Nafarroako ubidearen bigarren fasetik kanpo geratu diren sail ureztatuentzako finantzaketa eskatu du Barkosek

Estatuak Europako Inbertsio Bankuarekin negoziaketa aprobetxatzea planteatu du Senatuan, ureztatzeko azpiegituretan inbertsioak handitzeko

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak, Nafarroako Ubidearen bigarren faseari buruz Talde Sozialistak aurkeztu duen mozio bati aurkeztu dion zuzenketa bat defendatu du Senatuko Trantsizio Ekologikoko Batzordean, azpiegitura honetatik kanpo geratuko diren Nafarroako sail ureztatuen sistementzako ere finantzaketa bilatzera premiatuz Gobernu zentrala.

    Bere hizketaldian zehar Barkosek azpimarratu du sozialistek aurkeztutako parlamentuko ekimena, pasa den apirilaren 21ean Nafarroak eta Estatuak Nafarroako Ubidearen Bigarren Fasearen finantzaketa eta exekuzioa burutzeko hitzarmena sinatu baino lehenago erregistratu zela eta, horregatik, “oso orokorra, oso globala eta anbizio txikikoa” dela “Nafarroarentzako gako” den azpiegitura batentzako.

    Zentzu honetan, Geroa Baiko senatariak gogorarazi du akordio horrek Nafarroaren aldetik lagapenak egotea ekarri duela, “hala nola, zain dauden erabileren itzuleraren berrikusketa eta bi zentral hidroelektrikoen lagapen epearen handitzea, bai eta haien etekinena ere, hainbat urte gehiagoz”, horregatik, “bi aldeentzako onuragarria den konpentsazio moduko bat bilatzearen beharra” defendatu du.

    Horrela, mozioari puntu berri bat gaineratzea proposatu du Barkosek, Trantsizio Ekologikoko eta Erronka Demografikoko Ministerioaren bitartez Gobernua premiatuz “Nafarroako Ubidearen Bigarren Fasetik kanpo dauden sail ureztatuen sistementzako ere finantzaketa bilatu dezan”. 

    Ildo honetan, azpiegitura honen finantzaketaren ignuruan Inbertsioen Europako Bankuarekin irekita dauden negoziazioak aprobetxatzea defendatu du Barkosek ere, ura lortzeko bermeak Nafarroako beste eskualdeetara hedatzeko helburuarekin.

    Proposamen honekin, Geroa Baiko senatariak azaldu duenez, “Nafarroaren interesak zaintzea bilatzen da, noski, baina baita ere Estatuarenak”, sail ureztatuen azpiegiturak sendotuz, “etorkizunean ura segurtasunez lortzeko babesgabe dauden eskualdeetan bereziki”.

    Azkenik, Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak mozioaren alde bozkatu du, nahiz eta Geroa Bairen zuzenketa onartu ez izana kritikatu, honek “benetako edukia” ematen baitzion “paper bustitzat” jo duen sozialisten ekimenari. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko