Itzuli

Nafarroaren eta Euskararen Egunari buruzko adierazpena

    Abenduaren 3an Nafarroaren Eguna eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugun honetan, gure komunitatea mendeetan zehar definitu duten nortasun eta baloreekin dugun konpromisoa berretsi nahi dugu Geroa Bain, Nafarroa bizikidetzaren eta aniztasunaren erreferente bilakatzeko balio behar baitute. Halaber, jardunaldi honekin gure “lingua navarrorum” aldarrikatu nahi dugu ere, gizarte moduan dugun balioa biderkatzen duen milurteko hizkuntza baita, mundura irekia eta etorkizunari lotua dagoena.

    Gaurkoan Geroa Bain etorkizunera begiratu nahi dugu. Gure etorkizuneko belaunaldientzako Nafarroa hobe bat uztea da gure helburua eta horretarako beharrezkoa da bizikidetzaren alde lanean jarraitzea, geroz eta gizarte irekiagoa eta anitzagoa lortzeko prozesuan aurrera egiten jarraituko duen Nafarroa batekin dugun konpromisotik gainera, nortasun ezbedinak errespetatuz. Eta, zalantzarik gabe, benetako bizikidetzan aurrera egin ahal izateko beharrezkoa da herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzea, Nafarroako edozein bi hizkuntzetan adierazteko eskubidea bermatuz. Aniztasunak eta ezberdinen arteko elkarrekintzak aberasten gaituelako hain zuzen ere. Sentsibilitate ezberdinak, baina inoiz ez bateraezinak, dituen lurraldea. Eta bi hizkuntza dituena, harrotasunerako arrazoi izan behar dutenak gainera, inoiz ez enfrentamendurako zio.

    Eta etorkizunera begiratzen badugu, gure eskubide historikoen defentsak behar duen anbiziotik egin behar dugu, bertan baitatza gure autogobernuaren muina. Denboran zehar aitortuak izan diren eskubide hauek, Nafarroa oparo, kohesiodun eta zuzen bat eraikitzeko ditugun oinarrietan daude. Geroz eta muturrekoagoak diren posizioak berpizten ari diren garai latzetan bizi gara, iragan antidemokratiko baten nostalgia eta irrika birzentralizatzailea dutenen susperraldia ikusten ari dugu. Honen aurrean funtsezkoa da gure foruen defentsa bizirik mantentzea, gure historiaren adierazpena izateaz gain, gure eskubideen bermea eta geure etorkizun propioaren gainean erabakitzeko gaitasunaren bermea direlako.

    Horregatik guztiagatik, gure autogobernua egungo errealitate sozialera eta XXI mendeko nafarron sentitzeko modura egokitzeko gure konpromisoa ausardiaz eta tinkotasunez aldarrikatzen jarraituko dugu Geroa Baitik, kalitate demokratiko handiagoan sakonduz, Nafarroa integratzaile, berritzaile, plural eta solidario batentzako gako baita hori. Nafarroa hoberena datorren belaunaldiarentzako.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko