Itzuli

Nafarroarentzako gako izan diren hobekuntzen buru egon den Manu Ayerdiren kudeaketak izandako garrantzia azpimarratu du Geroa Baik

Koalizioak Ayerdiren zintzotasunarengan duen uste osoa eta konfiantza berretsi du

    Manu Ayerdi Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Kontseilariak dimisioa aurkeztu ondoren, gobernu ardurak izan dituen bost urteetan zehar izandako jardunbide eta lan bikainaren garrantzia azpimarratu eta aitortu nahi ditu Geroa Baik, lehenik lehendakariorde izan zenean eta ondoren kontseilari moduan. “Nafarroak gaur Garapen Ekonomikorako kontseilari handi bat galdu du”, deitoratu du.

     

    Koalizioak nabarmendu duenez, oso une zailean egokitu zitzaion departamentuaren buru jartzea, eta Foru Komunitaterako gako izan diren hobekuntzak lortu ditu. Inertzia eta inprobisazio politika urteen ondoren, Manu Ayerdik gako den kontseilaritza baten agintea hartu zuen, ibilbide orri argi bat marratuz eta Nafarroaren garapena, aurrerapena eta ongizatea bultzatzea ahalbidetu duen lan marko egonkor eta elkarbanatu bat finkatuz, bai eta partaidetzan, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituriko enpresa kultura baten oinarriak ezarriz ere.

     

    Hazkunde ekonomikoa izan duten ondoz ondoko urteak, enplegu alorrean hobekuntza argiak, enpresarien aldetik finantzaketa eskuratzeko arazoari heldu, Nafarroa ekonomia sozialaren Europako erreferente bihurtu izana eta berrikuntzaren aldeko apustu argia, Ayerdi buru izan dituen zedarrietako batzuk dira eta Nafarroak azken urteetan eredu ekonomiko berri baterantz aurrera egitea ahalbidetu dute. Nafarroa gaur komunitate kohesionatuagoa, jasangarriagoa, ingurumenarekiko begirunetsuagoa eta lehiakorragoa da.

     

    Horregatik, Manu Ayerdiri bere ardura, kudeaketa eta lana eskertzen dizkio koalizioak, beti aritu baitu interes orokorra erreferente gisa. Halaber, beti edukitako elkarrizketarako jarrera irekia, baretasuna eta negoziatzeko borondatea nabarmendu ditu.

     

    Halaber, Geroa Baik berriro ere Manu Ayerdiren zintzotasunarengan duen uste osoa eta konfiantza agertu nahi du, auzitegiek beraiek horrela berretsiko dutenaren uste osotik gainera, Kontuen Ganberak egin izan zuen modu berean alegia. Horregatik, justiziaren erabilera politiko maltzurra egitea egotzi dio koalizioak UPNri, hautestontziek ipini duten tokia zein den onartzeko haien ezgaitasun argia ordezkatzen saiatzeko erabiltzen baitu.

     

    Azkenik, Garapen Ekonomikorako departamentuaren buru jarriko den Mikel Irujori zorte eta lankidetza osoa opa diziko Geroa Baik, Ayerdik Nafarroarentzako hasi zuen aurrerapenaren bideari jarraitasuna emateko gai izango denaren konbentzimendu osotik gainera.

    Izena eman gure buletina jasotzeko