Itzuli

Next Generation funtsetako laguntza zuzenen lehen paketearen banaketari buruzko datuak eskatu dizkio Barkosek Gobernu zentralari

Geroa Baiko senatariak Gobernu zentralari zuzenduriko galdera sorta bat igorri du funts hauen banaketari buruzko datu zehatzak ezagutzeko

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Gobernu zentralari zuzenduriko galdera sorta bat igorri du, Next Generation Europako funtsen bitartez espainiar Estatuari egokitu zaizkion baliabideak mobilizatzen dituen Susperraldi Planaren banaketari buruzko datu ezberdinak ezagutzeko helburuarekin.

    Zentzu honetan, Barkosek aurkeztutako ekimenean azpimarratzen denez “dirulaguntza zuzenen lehen paketeko funts ia guztiak banatu dira jada”, horregatik jakin nahi du “zein izan den horien banaketa zehatza”, eta funts horiek “Administraritza Publikoen artean (Estatukoa, Erkidegoetakoa eta Tokikoa)” izan duten banaketaren datu zehatzak eskatzen dizkio Gobernuari, bai eta “enpresen artean (enpresa handiak, Enpresa Txiki eta Ertainak, Mikroenpresak eta autonomoak)” izan duten banaketa ere. Era berean, elkarteen artean egin den banaketari buruzko datuak eskatu ditu ere Barkosek.

    Halaber, jarduera ekonomikoko sektore ezberdinen artean funts hauen banaketa zein izan den jakin nahi du ere foru senatariak, zehazki lehen sektorean, industria sektorean, hirugarren sektorean, bai eta eraikuntzaren sektorean ere”.

    Bestalde, Geroa Baiko senatariak gogorarazi duenez, pasa den 2023 urteko ekainean Gobernu zentralak “Susperraldi Planaren eguneraketa onartu zuen, horretarako Europako Batzordeari Eranskin bat igorriz eta hori Europar Batasuneko Finantza Ministroen Kontseiluak onartuz urte bereko urrian”.

    Honi dagokionez, “ekintzen exekuziorako eta justifikaziorako aurreikusi zen epe motza kontuan izanik eta beharrezkoak diren lurralde zein gizarte kohesioari begira programa hauek ezartzearen beharra kontuan izanik”, Barkosek Espainiako exekutiboari galdetzen dio “zein den eskuartean duen egutegia maileguetan emango diren 83.000 milioi euroak ahalik eta pertsona eta sektore kopuru handienari iritsi daitezen”. Gainera, zentzu honetan “Autonomia Erkidegoen eta Tokiko Erakunden partaidetza mailari” buruzko informazioa eskatu du ere Barkosek.

    Azkenik, foru senatariak bere ekimenean gogorarazten duenez “Europako Inbertsio Planak 20.000 milioi euro dituen Autonomien Erresilientziarako Funts bat kudeatuko du”, horregatik Gobernuari galdetzen dio ea “noiz eta zein prozedimenduren bitartez edukiko dute Autonomia Erkidegoek funts horiek eskuratzeko aukera”. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko