Itzuli

Oposizioaren aldetik euskararen inguruan polemika artifizialak sortzeko "manipulazio" saiakera berriak salatu ditu Geroa Baik

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak Nafarroako Gobernuaren aurka UPN eta PP alderdiek eta UGT sindikatuak jaulkitako  “kritika bidegabeak” salatu ditu, euskara egunero erabiltzen dutenen ehunekoa 6,7koa dela dioen Soziolinguistika Klusterrak egindako inketasta dela eta.

Martínezen iritziz, alderdi horiek bultzatutako kritikak eta parlamentuko ekimenak “manipulazio interesatutik” uler daitezke bakarrik, “batere etikoa ez dena, edota datuak interpretatzerako orduan ezjakintasunetik edo akatsetik, oso kezkagarria dena”.

Geroa Bairen parlamentuko eledunaren arabera, Soziolinguistika Klusterrak eskainitako datuek ez dute zalantzarako aukerarik ematen, “gauza bat hizkuntzaren ezagutza da eta beste bat bere eguneroko erabilera, hau noski txikiagoa delarik, euskaldunok euskaraz bizitzeko ditugun zailtasunak direla eta”. Zentzu horretan, Nafarroako herritarren aldetik euskararen eguneroko erabilerak puntu bat egin du gora inkesta horren arabera, aurrekoarekin alderatuz, 2011an egin zena alegia.

UPNren jokabidea dela eta, ziurtatu du “zinismo neurrigabekoa da herritarren eta Administraritza Publikoen arteko harremana hainbeste urtez oztopatu ondoren, lanpostuen %1ean bakarrik ezarriz euskarazko hizkuntza profila, orain hizkuntza honen gizarte erabilera eskasa salatzea”. Geroa Bairen iritziz, “Nafarroako Gobernuak herritarrei arreta emateko bai euskaraz bai eta gaztelera ere eskaintzeko bidean jarraitu behar du”.

Bestalde, Martínezek gogorarazi duenez inkesta horren emaitzak Iruñean aurkeztu zuen, ekitaldi publiko batean eta prentsan aditzera emanez 2017ko urrian, horregatik dio ez dakiela “zerk eraman duen UGT sindikatua honi oihartzuna ematera, testuingururik gabe, lau hilabeteren ondoren”.

Horregatik, nabarmendu du azken soziolinguistika inkestaren datuen arabera herritarren %12,9 (69.000 pertsona) “euskal hiztun aktiboak” direla ta %10,3 (55.000) “pasiboak”. Azkenik, ziurtatu du euskaldun aktiboen ehunekoa 25,8ra hazi dela 24 urte baino gutxiagoko pertsonen artean, horregatik “zorionez esan dezakegun euskarak etorkizunak izateaz gain, bereziki etorkizuna duela Nafarroan”.

Izena eman gure buletina jasotzeko