Itzuli

Oroimenaren esparruan Nafarroan egindako politika aitzindariak Madrilera eramatearen alde egin du Geroa Baik

Solanak Estatuko Oroimen Demokratikoaren Legea salatu du, Mikel Zabalzarena bezalako kasuak kanpoan uzten dituen “galdutako aukera” izan delako

    María Solana María Solana

    Oroimenaren esparruan Nafarroan egindako politika aitzindariak Madrilera eramatearen aldeko apustua egin du Geroa Baik eta koalizioak 2015 urtetik hona emandako bultzada tinkoari esker egia, justizia eta erreparaziorako eskubideari erantzuten dioten politika publikoetan Nafarroa Estatu mailako erreferente dela defendatu du.

    María Solana koalizioko hautagaiak salatu duenez, Estatuko Oroimen Demokratikoaren Legea “galdutako aukera da, bi funtsezko esparrutan motz geratuz: hartzen duen denbora muga, 1983an amaitzen baita, hain aleatorioa bezain ulergaitza den une batean; eta bere ezarpen esparrutik kanpo hainbat kasu uzten dituela, esaterako Nafarroako gizartearentzako hain esanguratsua eta mingarria den Mikel Zabalzaren kasua”.

    “Erabaki bidegabeak zalantzarik gabe, baina, zoritxarrez, beste proposamenen bide berean, hala nola Informazio Klasifikatuen Legearen aurreproiektua, Espainiako Gobernuak onartua Sekretu Ofizialen Lege frankista ordezkatzeko, azken honek 65 urtera arte luza ditzakeelarik “Estatu sekretu” deritzonak desklasifikatzeko epea, frogatuz, hortaz, ez dagoela inolako borondate politikorik biktimen familiei egia eskaintzeko eta, are gutxiago, justizia eta erreparazioa emateko”, azpimarratu du Solanak.

    Hautagaiak ziurtatu duenez, “Geroa Baitik, zorroztasuna, hausnarketa, adostasuna eta lidergo argia jardunez, gure ekintza politikoaren baitan Oroimena zentraltasunera eraman dugu”. “Ultraeskuinaren aurrerapenaren aurrean, olatu erreakzionario eta negazionistaren aurrean, Oroimena iragana baino gehiago dela defendatzen dugu. Ezer baino lehen, etorkizun kontua da, bake eta Giza Eskubideen kultura bati ezinbestean loturik dagoena”, gaineratu du.

    Solanaren aburuz, “gizarte amnesiko batek, bere iraganaren gainean lurra bota eta begirada kritikorik ez duen gizarte batek, zailtasun etiko, sozial eta demokratiko handiak aurkituko ditu bizikidetza zuzen eta benetako bat eraikitzeko orduan”. “Horregatik, Geroa Bain lanean jarraituko dugu, Nafarroatik eta Madriletik, indarkeria guztien errelato deslegitimatzaile baten alde lanean. Parekatzerik gabe, diluziorik gabe eta distantziakidetasunik gabe”, azpimarratu du.

    Bere aldetik, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak nabarmendu duenez, Geroa Baik “1936ko kolpe militarrak, ondoren gerrak eta jazarpen frankistak eragindako marko biktimologikoa gainditzen duen Oroimen integral baten aldeko apustua egiten du, Nafarroak azken hamarkadetan pairatu dituen indarkeria guztiak barne hartzeko. ETArena, beste talde terroristena eta baita ere funtzionario publikoek edo eskuin muturreko taldeek jardundako motibazio politikoko indarkeriak ere”.

    Kontseilariak azaldu duenez, “bere jardun politikoan, Geroa Baik 23 Oroimen Historikoko Tokiren izendapenak bultzatu ditu Nafarroan; inoiz gertatu behar ez litzatekeen indarkeria justifikaezinaren oroimena gordetzen eta gaurkotzen duten tokiak, hurrengo belaunaldiei eta gizarte osoari indarkeriari buruz galdegiten dieten lekuko iraunkorrak”.

    Ollok ere Oroimen Demokratikoaren Legeari erreparatu dio, bai eta “honek Ezkaba Mendiko Gotorlekua bezalako kokaleku bati ematen dio trataera ulertezinari, toki hau Oroimen Toki bihurtzeko beharrezkoak diren bi baldintzak ez baititu bermatzen legeak: Nafarroako eta Espainiako gobernuek elkarlanean egindako proiektua eta elkarte memorialistikoekin adostuta eta, aurrekoa bezain garrantzitsua, inbertsio hori nork finantzatuko duen zehaztea, duela bost urte 35 milioi eurotan baloratzen zuen azterlan bat dagoelarik”.

    “Batzuek haien etorkizuna Estatuko lege baten menpe jartzeko duten setakeria ezin dugu ulertu, benetan behar duguna lortzeko elkarrekin lanean aritu ordez: Gotorlekuaren eraberritze lanak bere osotasunean finantzatzeko Estatuak konpromisoa har dezala alegia, Nafarroako Gobernuari eraikinaren entrega egin aurretik beti, oinarri moduan adostasun handiko proiektu bat hartuz”, azaldu du.

    Zentzu honetan, Ollok Botilen Hilerria aipatu du ere, bertan Gotorlekuan hil ziren ehun preso politiko baino gehiagoren gorpuzkiak baitaude, eta ziurtatu duenez, “Gotorlekua eraberritzeko Nafarroako Gobernuaren proiektuak Defentsa Ministerioaren ezezkoa du aurrean, hura egokitzeko baimena ukatzen baititu bere inguruetan instrukzio eta trebatze militarrerako jarduerak burutzen direla aitzakia moduan jarriz”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko