Itzuli

Pablo Azcona Errejón kasua dela eta: “Lehen gauza biktimei babesa ematea da, haiei ahotsa eman eta ingurune seguruak bermatu”

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, datorren osteguneko osoko bilkuran koalizioak eramango dituen bi mozioak aurkeztu ditu. Alde batetik, Geroa Baik mozio bat aurkeztu du Europako erakundeak premiatuz Italia behartu dezaten Albanian jarri duen barneratze eremua desegin dezan eta mota honetako zentroak debekaturik egoteko legeak egin ditzaten ere. Zentzu honetan, Europako migrazio politikek gizakiarekiko errespetua lehenestea eskatu du Azconak.

    Bestalde, Geroa Baik mozio bat aurkeztu du Gobernu zentralari eskatuz Ikus Entzunezko Komunikazioaren Lege Orokorra betearaz dezan eta ikusentzunezko ekoizpenen plataforma digitalek hizkuntza koofizialetan egindako ekoizpen portzentajea bermatu dadila eskatuz ere. Gainera, NAN edo gidabaimena bezalako dokumentu ofizialak bi hizkuntzatan egiteko aldarrikapen historikoari Administraritza zentralak erantzuna eman diezaion eskatzen da ere.

    Bestalde, Azconak gogorarazi duenez, datorren ostegunean, urriak 31, Kolpen militarraren, Gerraren eta Diktaduraren Biktima guztien Oroimen eta Omenaldi Eguna ospatuko da, eta Parlamentuko Mahaiak honen inguruko adierazpen bat onartu du, “Geroa Bai moduan horrekin bat egin dugularik”. Bestalde, ETAk eraildako José Oyaga Marañón oroitzen duen plaka eraisteko saiakera gaitzetsi du. Geroa Bairen bozeramaileak azpimarratu duenez, mota honetako ekintzak ez dira onargarriak, eta ez dute lekurik gurea bezalako gizartean.

    Eta, azkenik, Iñigo Errejón kasuari dagokionez, Azconak nabarmendu du Geroa Bairentzako funtsezkoa dela biktimen babesa ematea, haiei ahotsa ematea eta salatzeko pausoa ematen duten pertsonei ingurune seguruak bermatzea ere. Azconak nabarmendu du hori dela garrantzitsuena, kasu honek edukiko dituen gainontzeko inplikazio politikoez gain.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko