Pandemiak kaltetutako doktoretza programak atzeratzea eskatu du Koldo Martínezek
Pandemiak eta konfinamenduek doktoretza programak egiten ari dituztenen lana eragotzi dute eta doktoretza tesiak amaitzeko atzerapenak ematen ari dituzten unibertsitateak dauden bitartean, beste batzuk neurri honi uko egiten ari diote. Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Gobernu zentralari galdetu dio Unibertsitate eta Zientzia eta Ikerketa ministerioek aurreikusten ote duten Espainiako unibertsitate guztietan doktoretza programa guztietan luzapenak egin daitezen gomendatzea, bai eta kaltetutako doktoretza aurreko ikasleen bajak bertan behera uztea.
“COVID-19 pandemiak ikerlari gazteen doktoretza programetan bajak egotea eragin du, haien lanaren garapena birprogramatzeko zailtasunak izan baitituzte eta, hortaz, haien doktoretza tesia amaitzeko ere. Eta hori ekiditeko Zientzia eta Berrikuntza ministerioaren aldetik ez da talka-planik sustatu. Hala ere, hainbat unibertsitateren aldetik, pandemiak eragindako egoerari erantzuna emateko, martxan dauden ikerketen iraupenean nahiko luzapen eskuzabalak onartzen ari dira, doktoregaien eta ikerlari taldeen artean oso egoera ezberdinak sortuz, zein unibertsitateri atxikita daudenaren arabera”, salatu du Geroa Baiko senatariak.
“Doktoretza aurreko luzapenaren neurriak ez dio inori kalterik eragiten -azpimarratu du Koldo Martínezek- eta ikerketan inplikaturik dauden eragile guztiengan du onura, haien doktoregaiei ukatzen dien unibertsitate zorrotzentzako onuratsua da ere, kalitatezko artikuluak dituzten eta unibertsitate horiek beraiek ordaindu dituzten nazioarteko aipamenerako atzerriko ikerketa zentroetan dauden horienak alegia”.
Horregatik, Nafarroako senatari autonomikoak Gobernu zentralari galdetu dio kontziente ote den pandemiak eragindako egoera honi buruz eta bere doktoregaien ikerketarako duen bere eragin kaltegarriei buruz. Bai eta gomendio orokorrik egitea pentsatu ote duen ere, Unibertsitate eta Zientzia eta Ikerketa ministerioetatik Espainiako unibertsitate guztietako doktoretza programa guztietan luzapenak eskaintzeko eta kaltetutako doktoretza aurreko ikasleen bajak bertan behera uzteko ere.
Azkenik, Koldo Martínezek galdetu du ea “Gobernuak zentzuzkoa deritzon neurri orokorrik hartzea edo gomendatzea, 2020-2021 ikasturtean amaitu behar zuten doktoretza tesiak ondoko ikasturtean entregatu ahal izateko edo, gutxienez, 6 hilabeteko luzapen bat eduki dezaten, hori baita Covid-19aren bigarren alarma egoerari dagokiona”.