Itzuli

Patxi Zamoraren kaleratzea Nafarroako Kutxaren desagerpenari buruzko ikerketa batzordean izandako partaidetzarekin loturarik ote duen galdetu dio Koldo Martínezek Gobernuari

Enrique Goñik parlamentuko batzordean egindako agerraldiaren garai berean gertatu izana kasualitatea denik ez du uste

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Patxi Zamora Iberiatik kaleratu izanari buruzko azalpenak eman beharko ditu Espainiako Gobernuak, Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Nafarroako Kutxaren desagerpenaren aurkari aktiboenetako baten egoerari buruz Goi Ganberan idatzizko galdera bat erregistratu ondoren.

    Patxi Zamora 2018ko urtarrilean kaleratu zuten Iberiatik, hegaldi laguntzaile moduan 31 urtez aritu ondoren, «potentzialki arriskutsuak diren ingurugiroen hurbileko pertsona» zela ebatzitza bere segurtasun akreditazioaren berritzea ukatzen zitzaiola informatzen zion Guardia Zibilaren posta elektroniko bat jaso ondoren hain zuzen ere. Gobernuak aitortu berri du, Kongresuko Euskal Parlamentu Taldearen galdera bati erantzunez, bere segurtasun akreditazioa ukatzearen arrazoia, 2007an EAE-ANVren hautagai zerrendaren baitan egotea izan zela.

    “Guardia Zibilak segurtasun akreditazioa kendu izana eta Iberiatik kaleratzea alderdi politiko baten zerrendetan aurkeztu eta hamaika urtera gertatu izana kasualitatea ez dela uste dugunok asko gara, Guardia Zibilaren jardunbidearen arrazoia hori izan zela orain Gobernuak ziurtatzen duen arren, garai berean Nafarroako Kutxan gertatutakoari buruz egiten ari zen ikerketa batzordea une bereziki garrantzitsu batean baitzegoen. Eskandalu honi buruzko egia ezagutzeko gehien lan egin zuen pertsonetako baten aurkako mendekua izan zela uste dugu, eskandalu horren erantzuleek, bide batez esanda, Nafarroan botere handia edukitzen jarraitzen baitute alor ekonomikoetan, zeharo ulertezina dena”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

    “Nafarroako Kutxaren likidazio prozesua argitzeko gogor lan egin genuenok badakigu Patxiren lanak gai honetan izandako garrantzia nolakoa izan zen. Eta horregatik galdetu diot Gobernu Zentralari Patxi Zamorari akreditazioa kentzeak eta Nafarroako Kutxaren desagerpena argitzeko izandako partaidetzak loturarik  duen ikertzea aurreikusten ote duen”, nabarmendu du Geroa Baiko senatariak.

    Gobernuak berak Patxi Zamoraren kaleratzearen atzean motibazio politikoak daudela aitortu ondoren, arrazoi horri buruz zer iritzi duen galdetu du ere Koldo Martínezek, sostengu juridikorik gabe eta legezko alderdi batekin zer ikusia zuen jarduera polizialak eragin baitzuen, bai eta zer pauso aurreikusten dituen Gobernuak ematea polizia jarduera hau leheneratzeko, horrela Patxi Zamorak bere lanpostua berreskuratu dezan.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko