Planifikazio estrategikoa, gizarte kohesioa, kultura eta jasangarritasuna, Iruñeko Geroa Bairen urteko zutabeak
Iruñeko Geroa Baik 2016an zehar egindako udal jardueraren balantzea egin du gaur eta hiriaren planifikazio estrategikoa eta gizarte kohesioa baloratu ditu amaitzen den urtean nabarmendu beharreko funtsezko zutabe moduan. Udal taldeak gainera kultura azpimarratu du ardatz eraldatzaile, kohesionatzaile eta hezitzaile moduan, eta datorren 2017an zehar jasangarritasunean aurrera egitea markatu du erronka gisa.
“Geroa Bairen udal taldetik ongi egin denaren, egiteko dagoenaren eta zuzendu behar dugunaren analisia egin nahi dugu. Autokritika beharrezkoa da helburu argiekin lanean jarraitzeko, norabide zuzenarekin eta ongi definituriko estrategia batekin, horrela Iruñea bizi kalitatearen hobekuntza posizio batean jarriz modu jasangarrian, berdintasunean eta hiritarren partaidetzarekin, haiek baitira gure erantzule eta ezin dugu hori ahaztu”, ziurtatu du Esther Cremaes Udaleko zinegotziak, Mikel Armendariz eta Iñaki Cabasesekin egin duen prentsaurrekoan.
Hiriaren planifikatzeari buruz eta estrategia adimentsuari buruz, Iruñeko Geroa Baik bere programan zeraman Bulego Estrategikoa martxan jartzeko erabakia baloratu du, bost lanposturen sorrera aurreikusiz bai eta Europar Batasunean ospe handia duen tokiko enpresa batekin arreta espezializatu batekin kontratua ere. “Hiriarentzako lan planifikatua eta etorkizuneko ikuspegia duen beharrezkoa dela uste dugu, are gehiago aldaketa eta eraldaketa teknologiko garaietan, ikusten ari dugun moduan”, azpimarratu du.
Zentzu honetan, koalizioarentzako “Europako finantzaketa lor dezaketen proiektuekin aurrekontuetan diru-sarrerak lantzea da gakoa”. “Europar Batasuneko 2020 Estrategiak jasangarritasuna, berrikuntza eta gizarte kohesioa definitzen ditu lehentasun ildo moduan, eta ildo hauek dira Bulego Estrategikoak landuko dituenak”, gaineratu du.
Bestalde, Iruñeko Geroa Baik nabarmendu duenez Gizarte Zerbitzuetan Aurrekontua nabari hazi da, gizarte kohesio gehiago lortzeko lan egingo duten postu eta zerbitzuak sartuz. “Hiri kohesionatu bat behar dugu, amildegi ekonomikoa, digitala eta genero ikuspuntuarena murriztu, eta bereziki auzoen arteko ezberdintasunak murriztu”, ziurtatu du udal taldeak, zentzu honetan EDUSI estrategia nabarmenduz edota Sanduzelai auzoan egindako lana.
Ildo honetan, Geroa Bairen udal taldeko zinegotziek Iruñeko hiritarren beharrei kalitatezko erantzuna bermatzeko Iruñeko Udalaren zerbitzu publikoen hobetzeak zehaztu dituzte: “Haur Eskolen inbertsio Plana, Civiboxak edo Udaltzaingoaren Plan Zuzendaria honen adibide dira. Azken honek, gainera, UPNren gobernuetatik jasotako egoera tamalgarriari erantzuna ematen dio eta, ikuspuntu berri batekin bat, garai berriekin hobe uztartzen duen polizia eredu bat garatzen du, hiritarrekiko hurbilagoa”.
Iruñeko Geroa Baik ere ziurtatu du kulturak “ardatz eraldatzaile, kohesionatzaile eta hezitzaile izan behar duela”. Horrela, modu positiboan baloratu du alor hoben planifikazio lanaren aurkezpena hemendik gutxira egingo dela, Civiboxen lanean arreta berezia jarriz, liburutegietan eta Gotorlekua erreferentziazko toki moduan bultzatuz.
“Kulturak eztabaidarako, formakuntzarako, kohesiorako eta bizikidetzarako tresna izan behar du, azken esparru honetan asko dugularik oraindik egiteko”, azpimarratu du koalizioak. “Konpromiso historikoa bete da frankismoaren biktimekin, Mola eta Sanjurjo kolpistak toki esanguratsu batetik ateraz, eta faxismoaren krimenen aurkako salaketa lantzen ari da, UPNk agintzeari utzi arte ezinezkoa izan den gauza. Orain hurbileko oroimena landu beharra dugu, eragindako kaltearen aitorpenean, egiaren eta justiziaren bilaketan eta biktimen ordainean, gizarte eta politika maila normalizatutako gizarte batean aurrera egin ahal izateko”, adierazi du Geroa Baik.
ONDORENGO ERRONKA: JASANGARRITASUNA
Iruñeko Udalean Geroa Bairen udal taldearen iritziz, oraindik ere garatzeko lan gehiago duen alorretako bat jasangarritasun alorra da. Zinegotziek ziurtatu dutenez 2017ko aurrekontuetan planifikaturiko ekimen sorta bat sartu da Eskualdeko Mugikortasun Jasangarrirako Planarekin bat eta harekin koordinaturik, “gaur egun Iruñeko ingurumen jasangarritasunerako arazo larria den banaketa modalari buelta emateko proposamen bat, ibilgailu pribatuaren erabileraren gorakadan estatuko hirietan azkena baita Iruñea”.
Udal taldeak ziurtatu du Udaletik Alde Zaharra eta Zabalgunea atseginagoa egiteko proiektuak bultzatuko direla, Basotxoa kalea oinezkoentzako egitea, Udaletxetik Ospitaleetarainoko lotura estudio teknikoek gomendatuko duten tokitik, Sanduzelari auzoan hasi diren ziklo-kaleak eta hiri osora hedatuko direnak, bai eta 2002 udal planaren berritzea. “Auzo guztietatik erdiguneraino zirkulatzea ahalbidetzen duten ibilbide guztien ikerketak egingo dira, eta horien guztien arteko lotura, hori guztiak Eskualdeko Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planarekin batera”, azaldu dute.
Azkenik, koalizioaren udal taldeak zinegotzi batzuen jarrera eragozleak kritikatu dute bai eta gogorarazi UPNri hiriaren etorkizunerako gako diren gaietan izandako jokabidea, hala nola San Fermin Museoaren Hitzarmena, Gobernu Batzordean maltzurkeriaz onartua, edota UPN eta PSNren arteko akordio politikoa Nafarroako Unibertsitateari Donapeako muinoa oparitzeko, Miguel Sanz eta Roberto Jimenezen arteko prentsaurrekoan iragarri zen gaia alegia.
“UPNri gai horiek ahazten zaizkio eta orain parte kaltetu moduan kexatzen da, ez protagonista moduan. Baina guk nola sentitzen diren ongi dakigunez, dagozkion batzorde eta lan taldeen markoan behar bezala landu aurretik Udaletik kanpo komunikatu diren ekintzak gaitzesten ditugu. Agintzen duena dena delakoa ere, Udalak eta bere kontrol organismoak, bermezko prozedimendu bidez babesturik egotea 2017rako konpromiso argia izan behar du”, amaitu dute.