Itzuli

Politikagintza parte hartzaileago eta sozialago batetara irekiera, Zizurren aldaketaren giltzarri Geroa Bairentzat

Jon Gondan alkateak, udalerrian Programa Akordioan oinarrituriko gobernuaren lehen hilabeteen balorazioa egin du

Jon Gondan Zizur Nagusian Geroa Baiko alkateak, udalerrian aldaketaren gobernuaren lehen hilabeteen gaineko balorazioa egin du prentsaurrekoan; aldaketa, nabarmendu duenez, “modu lasai eta normalizatuan eman da” eta harekin “berrikuntza prozesua” hasi da, “gaztetasunez, udal politikan ulertzeko eta jarduteko modu berrietara irekiera agerian utziz; irisgarriagoa, parte hartzaileagoa eta elkarrekintza sozial gehiagoduna”.

Gondaek azaldu duenez, gobernua hartzean eta EH Bilduk, AS Zizurrek eta Zizur Unido-k sinaturiko Programa Akordioan hartutako neurri eta konpromiso ezberdinak jarri dira martxan jada. “Pasa den denbora urria eta gobernuan ezagutza eta trebetasuna hartzea izan direla eta eduki ditugun mugak edukita ere, nabarmentzekoak dira hautetsien dietak bere horretan utzi eta murriztea, Hiri Ordenantza bertan behera uztea eta eduki hezitzaileago bat edukiko duen beste bat egiteko estudio lanak, Ardoiko pistaren estaltze lanen hasiera, sarreren eta mugikortasunaren hobetzea barreren deuseztatzearekin edo oinezko polizia patruilen gorakada eta bizikleta patruilak ezartzeko estudioa”, azpimarratu du.

Gondanek atal berezia eskaini dio partaidetzaren alorrari, udal politikagintza berria oinarritzen ari den ardatzetako bat alegia. “Partaidetza ordenantza burutzeko lanetan ari gara, eta datozen hilabeteetan Zizurko talde politiko zein sozialen artean eztabaidatuko da; komunikazio euskarrietan hobekuntzak egin dira, hala nola udal web orrialde berria, non gardentasuna ardatz den eta sare sozialen barneratzea; eta festen gaineko galdeketa bat egiteko zain gaude”, zerrendatu du.

Zentzu honetan, alkateak festen balorazioa egin du bai eta gizarte eta bizilagunekin bitartekaritza prozesuen garrantzia nabarmendu hiritarren arteko harremanak arautu eta hobetzeko tresna bezala. “Aisialdi etxabeak erabiltzen dituzten pertsonekin eduki dugun esperientzia, festen aurretikoa, prozesu hauek hobetzeko beharra ekarri du mahai gainera, oso positiboak izan baitira”, nabarmendu du. “Hiritarren arteko elkarrekintzak gora egin du, dei gehiago jaso baitugu baina kexu gutxiago, eta esku-hartze kopuruak behera egin du, horrela lasaitasun klima gailenduz, gertaera larririk gabe”, gaineratu du.

Izena eman gure buletina jasotzeko