Itzuli

PP-k presoen gizarteratzea oztopatzen duela salatu du Koldo Martínezek

Senatari autonomikoak gogorarazi duenez Aznarrek hirugarren graduak sustatu eta ETAko presoak hurbildu zituen

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomiko eta Geroa Baiko kideak PP salatu du gaur, Senatuan egindako osko bilkuran, presoen gizarteratzea oztopatzeagatik. “Proposamen honekin PPk espainiar Konstituzioaren 25.2 artikulua ezeztatu nahi du, askatasuna kentzen duten zigorrak berreziketara eta gizarteratzera zuzendurik daudela baitio artikulu horrek”, nabarmendu du Koldo Martínezek.

Erregea baino erregetiarragoa izateko eta Voxekin lehiatzeko haien lasterketan, Aznarrek berak sustaturiko gizarteratze bideak dinamitatzen ari dira. Aznar presidentzian eta Mayor Oreja Barne ministro zuen PPren Gobernuak, 1996 eta 1999 bitartean, 25 hirugarren gradu eman eta 190 ETAko preso hurbildu zituela gogorarazi nahi dut, bien bitartean erailketak (Fernando Múgica, Tomás y Valiente, Miguel Ángel Blanco, Jiménez Becerril eta bere emaztea, besteak beste) eta Ortega Lara bezalakoen bahiketak jarraitzen zutelarik. Eta gaur, ETA desagerturik dagoenean, proposamen honekin zatozte zuek. Zer da benetan nahi duzuena?”, galdegin die Geroa Baiko senatariak PPren besaulkietako senatariei.

Gaur, ETA desagerturik dagoenean, proposamen honekin zatozte zuek. Zer da benetan nahi duzuena?

Koldo Martínezek “biktimekiko oroitzapen emozionatu eta omenaldi sentikorra” eginez hasi duen bere hizketaldian, PPren ekimena gaitzetsi du, Espetxe Legeak hirugarren gradua eskuratzeko eskatzen duen lankidetzari dagokionez, autoritateen kontzeptua judizialetara eta polizialetara bakarrik mugatu nahi baitzuen. “eragindako mina aitortzeko eta zilegitasuna dutenak erakunde demokratikoak eta bertatik eratorritakoak direla aitortzeko Nanclares bideko presoen jarrera, bizikidetzarako oso aurrerapauso garrantzitsua da. Ez dezagun hortaz, gaur egungo Espetxe Legeak jasotzen duen autoritateen zehaztapena. Zehaztapena berezkoa da, ordezkaritza demokraziari lotua. Gehigarririk behar ez duen zehaztapena. Eta ez dezagun ere ez gaizki jokatu zutela aitortu duenen esfortzua gutxietsi, ez eta haien kideei eta ideologia totalitario eta erailtzaile bati zilegitasuna kentzera ausartu direnena ere”, azpimarratu du Geroa Baiko senatariak.

“Ganbera honetara ekarri dituzuenak bezalako planteamenduekin, antzinako Herri Batasunako buruzagiek zuten, eta Sortukoek duten jarreraren oso antzekoa darabilzue gaur, beti erabili baitute kolektibo hau haien egoera pertsonalaz arduratu gabe, haien estrategia politikorako kanoi-bazka bailitzan”, ziurtatu du Koldo Martínezek.

 

Osasungintza materialaren erosketa pandemian zehar

Koldo Martínez Nafarroako Parlamentuak hautatutako senatariak Izquierda Confederal taldearen izenean hartu du hitza, PPk ere Goi Ganberako osoko bilkuran aurkeztutako beste ekimen baten eztabaidan, ekimen horretan Gobernua premiatuz Fiskaltzari eska diezaion Estatuko administraritzak pandemian zehar egindako osasungintza materialen erosketa kontratuak iker ditzan.

Geroa Baiko senatariak “popularren” jarrera kritikatu du eta koronabirusak eragindako egoerak administraritza guztiak osasungintza materiala premiaz eta saturaturik zegoen nazioarteko merkatuan erostera eraman zituela gogorarazi du, eta horregatik kontrol batzuek funtzionatu ez izatea uler daiteke. Koldo Martínezek, Izquierda Confederal bere taldearen izenean, zuzenketa bat aurkeztu du, PP animatuz Fiskaltzaren aldetik ekintzara jotzeko eskabide hori, PP buru duen Madrilgo Komunitateko gobernuak egindako kudeaketara bideratu dezan, biziki kritikatua izan baita agureen egoitzen kudeaketa dela eta.

“Argitaratzen ari den guztia egia bada, Espainiako gobernuak osasungintza materialaren erosketan egin izan ditzakeen akatsetatik, Madrilgo Komunitateko gobernuak dirudienez ematen zituen aginduetaraino, erraldoia den tarte bat egoteaz gain, onartezina den inmoralitatea dago ere”, azpimarratu du Koldo Martínezek.

Izena eman gure buletina jasotzeko