Itzuli

Prozedimendu judizialetan euskara erabili ahal izateko legea aldatzea eskatu du Koldo Martínezek Senatuan

Senatariak gogorarazi duenez Europako Kontseiluko Adituen Batzordearen gomendioetako bat da

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Prozedimendu judizialetan, aldeetako batek eskatzen badu, euskara eta beste hizkuntza koofizialak erabiltzeko aukera egotea eskatu du Goi Ganberan Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak. Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak eskualdeetako hizkuntzei eta hizkuntza minoritarioei dagokienez berriki Espainiari egin dion gomendioari heltzen dio horrela Martínezek, Botere Judizialaren Lege Organikoa zuzendu dezan eta euskara justizia administrazioaren alorrean erabiltzea ahalbidetzeko.

     

    Geroa Baiko senatariak gogorarazi duenez, Espainian hizkuntzen egoerari buruz 2019an egindako azterketari Adituen Batzordeak burututako jarraipen txostenak “berehalako gomendio” hori azpimarratzen du, Katalunian eta Balear uharteetan katalana ezarri behar delarik, euskara Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, bai eta galiziera eta valentziera dagokienetan ere.

     

    “Epaileek eta auzitegietako gainontzeko langileek espainiera erabiltzen dute normalean eta eskualdeko beste hizkuntza ofiziala erabili behar dute ere aldeetako bakar bat ere aurka ez badago”, azpimarratzen du dokumentuak. Era berean gaineratzen duenez, “aldeetako batek hizkuntza koofiziala erabiltzeko asmoan jarraitzen badu, interprete baten erabilerara jotzen da, prozesu osoa hizkuntza horretan eraman ordez”. Hala ere, hizkuntza koofizialak erabiltzen dituzten funtzionario judizial kopurua, Europako Kontseiluko adituek salatzen dutenez, azken urteetan “ez da hazi” eta, hortaz, prozedimendu judizial batean hizkuntza koofizial baten erabilerak “mugatua izaten jarraitzen du”. Horregatik, “espainiar agintariek haien jarrera aldatu ez izana” deitoratzen du Batzordeak eta “berehalako lege ekimenak egiteko beharra dagoela” errepikatzen du.

     

    Gainera, autonomia erkidego ezberdinetako Estatuko administraritzaren baitan hizkuntza koofizialen erabilera sustatzea gomendatzen du, hori delarik Koldo Martínezek erregistratu berri duen mozioan eskatzen duena eta Goi Ganberan eztabaidatu beharko dena.

     

    “Sinestezina da gaur egun prozedimendu judizialetan eta administraritza zentraleko zerbitzu ezberdinetan euskaldunei haien hizkuntza erabiltzea galaraztea. Hizkuntza koofizialen erabilera normalizatzea betebehar bat da, funtsezko eskubide bati eragiten baitio, eguneroko bizitzako esparru guztietan gure hizkuntza erabili ahal izatea alegia”, nabarmendu du Koldo Martínezek, Goi Ganberako taldeen gehiengoaren babesa edukitzea espero duen mozioa erregistratu ondoren.

    Izena eman gure buletina jasotzeko