PSN, Cambiemos Viana eta Geroa Baik UPNk Vianan duen errespeturik gabeko eta etsaitasunezko jarrera salatu dute
PSN, Cambiemos Viana eta Geroa Baiko udal taldeek Vianako UPNren jarrera antidemokratikoa salatu nahi dugu, pasa den uztailaren 26an Vianan UPNren Gobernuaren aurka aurkeztu zen zentsura mozioaren ondoren horrelako jarrera pairatzen ari baitugu.
Zentsura mozio hura bozkatu zen osoko bilkuran, mozioa sinatu genuen taldeok mota orotariko errespetu faltak, presioak eta irainak jasan behar izan genituen Vianako udal politikaren historian lotsagarrienetako moduan geratuko den ekitaldi batean, ez bada lotsagarriena. Vianaren eta gure bizilagunen isla ez diren gertakariak alegia, eta Vianako UPNko zale gutxi batzuek egindakoak bere udal taldearen permisibitatearekin.
Hilabeteak pasa dira eta gertakariak nolakoak izan ziren ikusita, aparteko gauza izan behar zuena ohikoa bilakatu da, nahiz eta zentura mozioaren egunean bezalako indarrarekin ez egin.
Horrela, azken hilabeteetan zehar etengabeko erasoak jasaten ari ditugu udaleko osoko bilkuretan, konfrontazioa bilatuz, probokazioak, deskalifikazioak, irainak, etengabeko errespetu faltak eta eteteak gure hitzaldietan. Azken finean, udal eztabaidaka izan behar duenetik urrun dagoen etsaitasunezko jarrera, bertan talde bakoitzak bere jarrera zilegitik horiek argudiatu eta defendatzeko ardura baitu, baina errespetu osoz eta Udalean dauden gainontzeko udal taldeen iritzia gutxitu gabe.
Vianako UPNk gainera denboraldi guzti hau darama udaleko osoko bilkuretan hitzaren erabilera monopolizatzen, abusuzko erabilera egiten, behin eta berriro argudio berberak errepikatzen eta etengabeko mitinak eginez.
Horregatik, udalbatzako lehendakaritzatik, udal gobernu taldearen babesarekin, hitzaren erabilera arautzea erabaki zen beste udal askotan eta parlamentuetan egiten den moduan, osoko bilkuraren pluraltasuna bermatzeko eta talde guztiek aukera berdintasunean hitza erabiltzeko eskubidea bermatzeko ere.
Maiatzeko osoko bilkura hastean, lehendakaritzak araudi honen funtzionamendua azaldu zuen, gai zerrendako puntu bakoitzean talde bakoitzak hitz txanda bana, erantzuna eta aipamena dituela alegia. Bigarren puntua iragan ondoren eta UPNk bere hitz txandak soberan gainditu zituelarik eta puntuaren bozketa jada eginda zegoela, talde erregionalistak hitza berriro hartzeko tematuta jarraitu zuen gai bera eztabaidatzen jarraitzeko. Alkatetzak hitza kendu zion hurrengo gaiari heltzeko, horren aurrean UPNk bere haserrea agertuz eta azkenik osoko bilkuratik alde eginez.
Udal gobernu taldetik uste dugu beharrezkoa zela arau horiek finkatzea UPNk egiten zuen hitzaren abusuzko erabileraren eta neurrigabekoaren aurrean. Gure aburuz talde erregionalistak hitzaren erabilera zuzena eta gainontzeko taldeekiko berdintasunezkoa egitera doitu beharko da, udal saioen funtzionamendu zuzena bermatzeko helburuarekin.
Horregatik guztiagatik, UPNri eskatu nahi diogu bere etsaitasunezko eta errespeturik gabeko jarreran ibiltzeari utz diezaion, bizikidetza demokratikoaren aurka dagoelako, eta Vianako herritarren alde modu eraikitzailean eta positiboan lanean has dadin. Vianako bizilagunek eskertuko dute, bai eta Vianaren irudiak ere.