PSN-k Navarra Suma-ri alternatiba aurrerakoia duten udalak ematearen arriskua dagoela ohartarazi du Geroa Baik
Gogorarazi du Zizur, Eguesibar eta Nafarroako beste askotan sozialistek beraiek jarri dituzten marra gorriak ez direla arriskuan jartzen

Geroa Baik ohartarazi du PSNk Navarra Sumari alternatiba aurrerakoia duten udalak ematearen arriskua dagoela eta bere kezka agertu du PSNk Udalak egituratzeko orduan talde kontserbadoreetara gerturatzea dela eta.
Koalizioak kritikatu duenez PSNk bilera eta kontaktu gehiago egiten ari ditu eskuineko kandidaturekin Nafarroako indar aurrerakoiekin baino, Caparrosoko kasuan adibidez, non Alderdi Popularreko alkatea izan zena buru duen taldearekin akordioa erdietsi duen.
Udalak eratzeko hamar egun eskasetara, kezkaturik gaude PSNk gobernu anitz eta aurrerakoiak erraztu ordez zeharo aurkakoa egingo duenaren aukera geroz eta errealagoa ikusita. Gure formakuntzak jada agertu du bere jarrera udalerri bakoitzean babes gehien eduki duen indar aurrerakoiaren alde egiteko, horrela Navarra Suma eta indar kontserbadoreen alternatiba izango diren gobernuak mesedetzeko, baina ez dugu jarrera bera aurkitu PSNren baitan.
Geroa Baik azaldu duenez, PSNri akordioa eskaini diegu Geroa Bai edo PSN Alkatetza aurrerakoi bat lortzeko erabakigarriak diren udalerrietan, hala nola Viana, Ribaforada, Eguesibar eta Zizur, baina ez dugu oraindik baiezko erantzunik jaso.
Geroa Baik azpimarratu du pasa den maiatzaren 26an Nafarroako herritarrek Gobernu aurrerakoi eta anitza eratzearen alde bozkatu zuela, baina baita ere udal gobernu anitz eta aurrerakoien alde.
PSNk berriro ere nafar jendarteari iruzurra egingo dionaren beldur gara, haien botoa erabakigarria den udalerrietan eskuineko gobernuak mesedetuz, haiek modu publikoan eta behin eta berriro errepikaturiko marra gorriak apurtu gabe alternatiba aurrerakoia egon arren. Geroa Baik alkatetza horiek lor ditzakeen udalei buruz ari gara, baina Nafarroako beste udalerriei buruz baita ere, non zerrenda independenteek alkatetza horiek kolokan ikus ditzaketen PSNk negoziatzeko duen jarrera eza dela eta, Navarra Sumaren eskutan utziz aukera hori.
Geroa Bairen aburuz, Udalen eratzeak agertuko du PSNk benetan Nafarroa anitz eta aurrerakoi baten alde egiten duen edo eskuinaren makulu izaten jarraituko duen. Nafarroaren etorkizunak politika aurrerakoi eta pluraletan aurrerapausoak ematea eskatzen du, indar aurrerakoiekin gobernuak eratuz, eta ez indar kontserbadoreekin, azpimarratu du koalizioak, bere kezka agertuz jarrera horrek, Nafarroako udalak eratzetik ordu gutxitara, ez baitu ezertan laguntzen PSNren Idazkari Nagusi den María Chivitek berak Nafarroako Gobernua eratzeko lehen negoziaketa errondan aldarrikatu zuen konfiantza eraikitzeko.