PSN-k xantaia inposatzeko saiakera dela eta Etxebizitzaren Legea onartzeko gehiengo aurrerakoiaren artean akordiorik ez dagoela salatu du Geroa Baik
Ana Ansa Geroa Baiko parlamentariak ziurtatu duenez, “oraingoz ez dago 30 botoko gehiengo aurrerakoiaren arteko akordiorik (PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E) Etxebizitzaren Foru Legea onartzeko, PSN-k guk xantaia deritzoguna inposatzen saiatu baita”.
Ansak nabarmendu duenez, “izaera aurrerakoia duen lege bat bultzatzeko” parlamentuko talde hauek burututako lana “adostutako testu” batean gauzatu da, “bere edukian bost taldetako bakarrak ere ez duelarik garrantzia handiko desadostasunik agertu”. Hala ere, Ansak azaldu du PSN-k bere sinadura baldintzatu duela “legetik kanpo dauden elementuei so eginez, bidesarien legea esaterako”.
Parlamentariak nabarmendu duenez Etxebizitza Legeak “zedarri historiko bat dakar Nafarroara, harekin sartuko diren egitura aldaketak direla eta, Estatu mailan aurreratuen dagoen legedietako bat izanik, funtsean etxebizitzak bete behar duen eginkizun soziala lehenesteko helburuarekin eta etxebizitza oinarrizko eskubide moduan lehenesteko ere, lehen egiten zen moduan inbertsio ondasun moduan edo higiezinen merkatu espekulatibo baten baitan finantza aktibo moduan ulertu ordez”
Pablo Azcona parlamentariak bere aldetik azpimarratu duenez, PSN-k “Geroa Bairen alde botoa ziurtatu nahi du bidesarien legean”, proiektu horri aldaketak sartzea ekidinez. “Beti izan gara ibilgailu astunentzako bidesariak ezartzearen aldekoak, Europako direktibek ezartzen duten ildo berean eta “kutsatzen duenak ordaintzen du” edo “erabiltzen duenak ordaintzen du” printzipioekin bat, baina aurkeztu zitzaigun testua hobetu daitekeela deritzogu eta horretan ari gara lanean”, nabarmendu du. “Adibidez, duela gutxi mobilizazioetara eta grebetara jo duen garraioaren sektoreak duen egoera ezin ahaztu dezakegu. Geroa Bai garraioaren sektorearen aldarrikapenak entzuteko prozesu betean dago hain zuzen ere, eta ildo horretan lan egitea proposatzen diegu Bidesarien Legea proposatu duten taldeei”, azpimarratu du Azconak.
Ana Ansa