Itzuli

PSNk eta Geroa Baik onartutako Nafarroako legeei Sánchezek agertutako aurkako jarrera gaitzetsi du Koldo Martínezek

“Nafarroa eskuinak uste baino aurrerakoiagoa eta sozialistek nahi baino euskaltzaleagoa da”

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Nafarroak funtzionarioen behin-behinekotasuna murrizteko, kontratu publikoak hobetzeko edo klima aldaketaren eragina murrizteko bultzatu dituen politika aurrerakoiak, Sánchezen exekutiboak kolokan jartzen ari dituela aurpegiratu dio Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoak Gobernuko presidenteari, honek Senatuan egin duen agerraldian. “Lege hauek guztiak, bide batez, PSN eta Geroa Bairen botoekin onartu diren legeak dira”, gogorarazi du.

    Koldo Martínezek egindako hizketaldiaren hasieran presidenteari zuzendu zaio,  honakoa azpimarratuz; “Nafarroako herritar moduan zuzentzen natzaizu, eskuinak uste baino   aurrerakoiagoa, eta zuek, sozialistak, nahi baino euskaltzaleagoa den erkidego bateko herritar moduan”.

    “Geroa Baiko kide moduan hitz egiten dizut -azpimarratu dio Koldo Martínezek- eta alderdi honek 2015ean Nafarroako Gobernua lortu zuenean, zuek eskuinarekin batera osatzen zenuten korralito foralaren historia luzea hautsi zuen, zuek gobernu hura eskuinak bezain beste indarrekin, edo indar handiagorekin ere erasotu zenutelarik. Hori hala izanik ere, 2019an Geroa Baik lortutako botoak gobernu aurrerakoi baten zerbitzura jarri zituen, horri esker eta lortu zen programa akordioari esker, gaur sozialista bat buru duen koalizio gobernu bat dugularik, eta ukaezina den leialtasuna erakusten ari diogu gainera”.

    Geroa Baiko senatariak, Senatuan Gobernuari helarazi dizkion proposamenetako batzuk gogora ekarri ditu. Horietako batzuk, kargupeko adin txikiko bakoitzagatik hilabetero 100 euroko laguntza unibertsala, edo berokuntza zentrala erabiltzen duten bizilagun komunitateentzako gas tarifa murriztua hedatzeko proposamena, Koldo Martínezek gogorarazi duenez, Sánchezen exekutiboak jada modu partzialean bere egin ditu.

    Mikel Zabalza gogoan

    “Beste batzuk, tamalez, ez dira onartu, hala nola errenta eta etekinen inguruko eta enpresetan langileen partaidetzarako itunaren ponentzia, edo oroimen demokratikoaren legeari zuzenketak, azken honekin, besteak beste, Mikel Zabalzaren hilketaren gaineko egia ezagutzea galarazten jarraitzen baita. Gardentasun Kontseiluak berak defendatzen du. Zuek, ez zuek bakarrik, beste batzuk ere, zuzenketa horiek aurka agertu zineten”, ziurtatu du Koldo Martínezek.

    “Eta,gutxi balitz, -jarraitu du Nafarroako senatari autonomikoak- atzo jakin genuen zure Gobernuak Nafarroako Administraritzan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze foru legearekin desadostasunak adierazi dituela, hortaz Auzitegi Konstituzionalean amaitu dezake legeak. Gauza bera gerta dakioke kontratu publikoen foru legeari, jada klima aldaketaren foru legearekin gertatu den moduan. Lege hauek guztiak, bide batez, PSN eta Geroa Bairen botoekin onartu ziren”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko