Itzuli

Radar Covid telefono mugikorrentzako aplikazioak porrot egitearen arrazoiei buruz galdetu dio Koldo Martínezek Gobernuari

Digitalizaziorako Idazkaritzan langileen tokialdatzeen gaineko bere kezka agertu du ere, funtsezkoa baita Susperraldirako Funtsetan

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Radar Covid telefono mugikorrentzako aplikazioak porrot egitearen arrazoiei buruz galdetu dio Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoak Gobernuari, kutsatzeen %2 bakarrik jakinaraztea lortu baitu. Aztarnariek kutsatu baten kontaktu izan diren hiru pertsona aurkitzeko gai diren bitartean, sei aurkitzeko gai dela frogatu den beste sistema hau Sánchezen exekutiboak optimizatzea nola aurreikusten duen ezagutzea eskatu du ere Geroa Baiko senatariak. Digitalizazio eta Adimen Artifizialaren Estatu Idazkaritzan egondako kargu-uzte ugariei buruzko informazioa eskatu du ere, Radar Covid ezartzeko ardura duen Idazkaritza baita, bai eta Susperraldirako Europako Funtsen zati handi bat kudeatzeko arduradun ere.

    Koldo Martínezek Gobernu zentralari zuzentzen dion bere galderan gogorarazten duenez, Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak abenduan onartu zuen jada aplikazioaren porrota, herritarren %15ak baino gutxiagok deskargatu baitute, eta exekutiboak berak azaldu zuen tresna hau eraginkorra izateko telefono mugikorra duten erabiltzaileen %20ak gutxienez erabiltzea behar zela. 

    “Tresna informatiko honen erabilera eraginkorrak kutsatutako pertsona bakoitzeko 6,3 kontaktu jakinaraztea ahalbidetuko lukeela dioten ikerketa kontrastatuak daude, aztarnarien lanak lortzen dituen bataz besteko 3 kontaktuen aurrean. Kontaktuen abanikoa zabaltzea eta birusaren hedatzea ekiditeko modu eraginkorragoan jardutea ahalbidetuko ligukeen tresna garrantzitsu bat desaprobetxatzen ari gara”, azpimarratu du senatari eta mediku intentsibista ere badenak, pandemiaren aurrerapena gutxitzeko kontaktuen jarraipenaren garrantzia azpimarratuz hilabeteak daramatzalarik.

    Telefono mugikorrentzako aplikazioa funtzionatu ez izanaren arrazoiengatik galdetu dio  Koldo Martínezek Gobernu zentralari, bai eta zein izan den bere kostua eta zein ekintza aurreikusten dituen haren eraginkortasuna hobetzeko.

    Digitalizazio eta Adimen Artifizialaren Estatu Idazkaritzan kargu-uzteak eta bajak

    Digitalizazio eta Adimen Artifizialaren Estatu Idazkaritzan hilabete gutxitan eman diren kargu-uzte eta baja ugarien arrazoiak zeintzuk izan diren galdetu du ere Nafarroako senatari autonomikoak, Radar Covid ezartzeko arduraduna baita Idazkaritza hori, bai eta digitalizazioa eta Adimen Artifizialerako Estrategia Nazionala modu nabarmenean sustatzen duten Susperraldirako Europako Funtsen zati handi bat kudeatzeko arduraduna ere. Gobernuaren ustez kargu-uzte eta baja hauek ez al dute Digitalizazio Idazkaritzak teorian egin beharreko Europako Funtsen kudeaketa lana zailduko?, galdetu du senatari autonomikoak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko