Roberto Crespo, Azueloko alkatetzarako Geroa Bairen hautagaia
Roberto Crespo (Azuelo, 1962) izango da Azueloko Alkatetzarako Geroa Bairen hautagaia. Crespok 2007 urteaz geroztik da udalerriko alkate eta “lehen aldiko ilusio eta gogo berarekin” errepikatuko du hautagai moduan. “Eskualde honetan Geroa Bairen aldetik babes handia dugu, bereziki herritarrak tokian finkatzeko eta herri txikietan bizitza dinamizatzeko erronkaren aurrean, arazo demografiko larria baitugu”, ziurtatu du Crespok.
Azuelon bizilagunen aldetik jasotako babesa eskertu nahi du Roberto Crespok, bai eta “herriaren alde lau urte gehiagoz lan egitera” animatu duten koalizioko kideei ere bere esker ona adierazi die.
Era berean, Geroa Baiko parlamentu taldeak udalerriko hautetsiekin batera Nafarroako Aurrekontu Orokorretan lortutako inbertsioak eskertu nahi ditu Crespok. Gogorarazi duenez, 2020an 27.000 euro lortu ziren Azueloko plazaren horma konpontzeko, hondamen egoeran baitzegoen eta erortzeko arriskua baitzuen.
2021ean 61.000 euro lortu ziren erabilera anitzeko udal lokal bat egokitzeko, horrela udalerriak udal eta gizarte jarduerak burutzeko gune egoki bat eduki zezan eta herritarren beharrizan eta eskaerei erantzuna ematez. “Obra hau amaiturik dago jada, 9 hilabete daramatza funtzionatzen eta harrotasunez esan dezaket herria eraldatu duela”, azpimarratu du egun alkate denak.
2022an 40.000 euro lortu ziren argiztapen publikoaren zaharberritzerako. Eta 2023an Geroa Bairi esker honakoak ditugu: haurrentzako jolastoki batentzako 25.000 euro, Joar mendiko ibilbideen seinaleztapena egiteko 14.000 euro eta Azuelo, Torralba del Río eta Esprontzedako amankomuneko igerilekuen instalazio hidraulikoa hobetzeko 40.000 euro.
Joareko ibilbideak egiteko onartu diren zuzenketak azaldu ditu Crespok: “gure puntu sendoa da, mendi honen magalean bizi gara eta hona datorren turistari aukerak eman behar dizkiogu. Ibilbideen panelari eta taberna zerbitzuari esker eskualdea turistikoki dinamizatzen lagunduko da”.
Beste puntu sendoetako bat Azueloko monasterioa da. Crespok gogorarazi duenez, monasterio erromaniko honi “bisitariek probetxu handia ateratzen diote”, baina “oraindik gehiago promozionatu daitekeela” uste du, eta horretan lanean ari dira, etorkizunari begira “baikor” agertuz.
Igerilekuei dagokienez (Azuelo, Esprontzeda eta Torralba del Río udalerriek elkarrekin dituztenak), “lanei esker ura galtzea eragiten duten matxurekin amaitzea lortuko da, eta anbizio handiagoko proiektu baten lehen pausoak emateko balioko dute ere, instalazioek gaur egun indarrean dauden arau higieniko sanitarioak betetzeko obra gehiago behar baitira etorkizunean”.
“Gureak bezalako udalerrietan, udan esponentzialki hazten direnetan alegia, funtsezko zerbitzua da hiru udalerrietako bizilagunentzat eta oso garrantzitsua da igerilekuak gozatzeko aukera izatea, topaketarako eta aisialdirako gune baitira, are gehiago azkena bezain uda beroak errepikatzen badira”, azpimarratu du Crespok.
Geroa Bairen hautagai eta gaur egungo alkatearen aburuz, plan urbanistiko bat diseinatzea etorkizunerako erronka da ere, “oraintxe bertan 2004koa den plan urbanistiko bat dugu eta ezin dugu etxe berririk egin, urte asko daramatzagu nulua den plan urbanistiko batekin, horregatik hau lehentasunezko helburua da datorren legegintzaldiari begira”.