Sareb-eko etxebizitzak erkidego autonomo eta udalen parke publikora sar daitezen proposatu du Koldo Martínezek
Koldo Martínez senatari autonomikoak Sareb-eko (Banketxeen Berregituratzetik Eratorritako Aktiboen Kudeaketarako Sozietatea) estatutuak alda ditzan eskatu dio Goi Ganberan Gobernuari, modu horretan gaur egun “banku txarrak” dituen etxebizitzak erkidego autonomo eta udalei laga daitezen, hauek aldi berean haien parke publikoetan sar ditzaten salneurri eskuragarrietan alokatzeko. Gogorarazi beharra dago berriki Europar Batasunak Espainia behartu duela Sareb birklasifikatu dezan eta Estatuko beste sozietate baten moduko trataera eman diezaion, bere zorra zor publiko moduan kontabilizatuz. Martínezek formula matematiko bat proposatu du eskuz aldatu beharreko etxebizitza kopurua kalkulatzeko,kapitalaren eta Estatuak bere gain hartutako zorraren arabera.
“Estatuak, hau da, herritar guztiek, Sareb-eko zorra bere egiten badu, arrazoizkoa dirudi oraindik saltzeko dauden aktiboekin geratzea eta aktibo horiek etxebizitza parke publikora sartzea, etxebizitza lorgarriaren eskaerari erantzuna emateko Espainiak duen erronka nagusia hori baita, egun etxebizitza nagusien %2,5 gainditzen ez duelarik, EBko bataz besteko %9,3aren aurrean eta ekonomia homologagarriak dituzten Europako herrialde gehienetatik oso urrun”, nabarmentzen du gaur bertan Koldo Martíneze Geroa Baiko senatariak erregistratu duen mozioaren zioen azalpenean.
Orain Sareb-en esku dauden etxebizitzak eskuratzea ahalbidetuko duen formula baten aldekoa da Geroa Bai, banku erakundeen balantzeak zuritzeko mekanismo horri Estatuak egiten dion ekarpen errealaren arabera.
Koldo Martínez