Sexu erasoen aurkako borrokan atzera pauso bakar bat ere ez duela onartuko ziurtatu du Iruñeko Geroa Baik
Itziar Gómez udal taldeko bozeramaileak Iruñeko herritarren gehiengo zabalaren jokabide eredugarria eta zerbitzu publiko zein boluntarioen lana eskertu ditu
Iruñeko Geroa Baik ziurtatu duenez ez du atzera pauso bakar bat ere ez onartuko sexu erasoen aurka, eta Enrique Maya alkatearen isiltasuna eta okultismoa kritikatu ditu sexu erasoak direla eta egondako bi salaketen aurrean, Udala osatzen duten udal taldeek komunikabideen bitartez eduki baitute haien berri.
Itziar Gómez Udalean udal taldeko bozeramaileak ziurtatu duenez “Maya UPNrekin alkate izan zenean, San Ferminetan jazotako erasoak eta jazarpenak isildu zituen eta, aurten, desinformazioa eta okultismoa itzuli dira, bide ofizialetik atzora arte jakinarazpenik eduki ez genuen bi salaketekin”.
“Iruñeko herritarren aldetik eraso matxistekiko gaitzespen jarrerak, esku gorria bere sinbolo eginez, ez du isiltasun instituzionala ezta ere onartzen hauek gertatzen direnean. Herritarren erantzuna minimizatzeko estrategia denaren uste osoa dugu, eta ez dugu atzera pauso bakar bat ere onartuko gai honetan”, azpimarratu du Gómezek.
Iruñeko Udalean Geroa Bairen udal taldeko bozeramaileak balantze negatiboa egin du ere Maya alkateak 6ko txupinazoan edukitako jarrera eta sektarismoari dagokienez, Udaltzaingoa “polizia politiko moduan erabili baitzuen adierazpen eskubidea galarazteko eta herritarrek modu demokratikoan hautatutako zinegotziak Udaletxeko balkoira irtetea galarazteko”.
Balantzaren beste aldean, Gómezek ”eredugarri” deritzo Iruñeko herritarren gehiengo zabalaren jarrera. “San Fermin prozesioan zehar Kuria kalean botatako irainak kenduta, eta hauek edozein eraso motak bezala gure gaitzespen osoa dute, herritarrek hiritartasun eta errespetu eredu direla frogatu dute. Zentzu honetan, “iruindarrei” esker ona adierazi die bozeramaileak, “bere presentziarekin Sanferminek gordetzeahain garrantzitsua duten festaren nortasuna mantentzea lortzen baitute”
Ildo honetatik, Gómezek “egun hauetan zerbitzu publiko ezberdinetan lanean aritu diren pertsona guztiak” eskertu ditu, “hala nola garraio publikoa edo garbiketa, bai eta Gurutze Gorriko eta DYAko boluntarioak ere, entzierroetan eta beste ekitaldi publikoetan egiten duten lan paregabeagatik”.
Azkenik, udal taldeko bozeramailearen iritziz “azken urteetan kolektiboekin batera lanean aritu gara jaien ‘denak balio du’ irudia aldatzeko, UPNren garaietan onartzen zen festa eredua berbideratuz”, eta azpimarratu duenez “zaindari egongo gara festen inguruan dauden foro ezberdinetan egindako lana mantentzeko”. “Entzierroak direla eta, Udalak lehenbailehen Entzierroaren Mahaia deitzea espero dugu, existitzen diren ikuspuntu ezberdinak entzuteko eta existitzen diren polemikei konponbidea emateko lan egiteko”.
Itziar Gómez