Siemens-Gamesa enpresaren egoeraren aurrean bere kezka agertu du Geroa Baik
Pablo Azcona Geroa Bairen parlamentuko eledunak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak Foru Ganberako datorren kontrol saioan egingo dituen hiru galderak aurkeztu ditu. Lehenik, Siemens-Gamesa enpresaren egoera aipatu du. Azconak azpimarratu duenez, “Geroa Baitik kezka handiz jarraitzen ditugu Siemens-Gamesan gertatzen ari direnak”, horregatik koalizioak Foru Exekutiboari galdetuko dio ea “zein neurri hartu diren Nafarroako Gobernutik lantegiak bertan mantentzea laguntzeko, eta hortaz, lanpostuak ere bertan mantentzeko”. Azconak bere kezka agertu du arlo ekonomikoan zein sozialean ezagutu diren datuekin.
Bigarrenik, Azconak azaldu duenez “amankomuneko zoru etikoa lortzeko Oroimen eta Bizikidetza, Kanpoko Ekintza eta Euskara departamentuak emandako pausoei buruz galdetuko du Geroa Baik”. Parlamentuko eledunaren arabera, “2015etik aurrerapauso garrantzitsuak eman dira alor honetan, itzulingururik gabe eta ausardia osoz”. Azaldu duenez, Geroa Bairen arabera “UPNk pasa den astean aurkeztutako proposamena partziala da”. Halaber, “II Bizikidetza Planak gai honi heldu behar diola uste dugu”, ziurtatu du.
Hirugarrenik, Gazako Zerrendan bizitzen ari den egoera humanitarioaren aurrean Geroa Bairen kezka agertu du Azconak. “sufritzen ari duen egoeraren aurrean Palestinako herria laguntzeko tresna gehiago erabili behar direla aldarrikatzen dugu Geroa Baitik”, azpimarratu du Azconak. Hortaz, Nafarroako Gobernuak laguntza humanitario hori gauzatzeko baloratzen ari dituen eta jada jarduten ari dituen tresnak ezagutu nahi ditugu”, adierazi du amaitzeko.