Itzuli

Sistema ekonomikoaren erreforma egin eta zuzenagoa bihurtzeko erronka luzatu dio Koldo Martínezek Calviño presidenteordeari

Mañeru eremu mistora igarotzeko PSNren ezezko jarrera salatu du ere

    Koldo Martínez Koldo Martínez

     

    Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak presidente ordeari interpelazioa egin dio gaur, Sánchez presidenteak “bidegabekeriaz eta desparekotasunez beteriko” sistema ekonomikoa “konpontzeko” Davosen eliteen aurrean berriki egindako eskakizuna errealitate bihurtzeko Gobernuak zein neurri zehatz erabiliko dituen jakiteko helburuarekin. Era berean, Mañeru eremu mistora igarotzeko ahobateko eskakizunari PSN-PSOEk ezezkoa eman izana salatu du ere presidenteordearen aurrean.

    “Nafarroako sozialistak UPN, PP eta Ciudadanosekin batu dira euskararen, Konstituzioaren, Foruaren Hobekuntzaren, Euskararen Legearen, Hizkuntza Gutxituen Europako Legearen, Mañeruko herriaren eta, oro har, herriaren aurka bozkatzeko”, salatu du Koldo Martínezek bere hizketaldiaren hasieran.

    Koldo Martínezek klase ertain eta langileen eta autonomoen erosahalmenaren galerari heldu dio gaur Nadia Calviño presidenteorde lehenaren aurrean, horretarako konponbidea Senatutik ematea eskatuz. “Presidenteak Davosen defendatu zuen aldaketa horren beharra behin baino gehiagotan aldarrikatu dugu Geroa Baitik, Sánchezen aitortu zuen moduan, bidegabekeriaz eta desparekotasunez beterik dagoen sistema aldatzeko. Baina zuek, sozialistek, ‘España va bien’ kontsigna eta propaganda nahiago izan duzue, hain mediatikoak bezain kosmetikoak diren neurriekin. Eta dena arduradun ere ez zineten egoeraren errealitatea ez onartzeko... Izan ere, Espainia Europar Batasunean lehena da barne desparekotasun sozialaren hazkundean”, salatu du Koldo Martínezek. 

    “Tristea litzateke -azpimarratu du Geroa Baiko senatariak Gobernuko Ekonomia alorreko arduradunaren aurrean- presidenteak Davosen elite enpresarialen aurrean, sistema zuzena ez dela eta hori konpontzeko ordua dela esan zuenean, beste behin itxurakeriatan ibiltzea, datozen hauteskundeei begira profil ezkertiarra markatzeko propaganda formula hutsa izatea, legegintzaldi honetan neurri benetan eraldatzaileak egin ordez keinuetan aritu ondoren”.

    Errenta eta mozkinen ituna

    Gobernuak errenten eta mozkinen itun baten buruan jarri beharko lukeela eskatu dio berriro ere Koldo Martínezek Nadia Calviño presidenteorde lehenari, enpresaren mozkinen banaketa orekatuago baten bitartez langileek haien lanaren ordaina jasotzea ahalbidetzeko.

    “Inork ez du makiltxo magikorik mehatxatzen gaituzten arazo larriei konponbidea emateko: geroz eta handiagoa den desparekotasuna, gure klase ertain eta langileengan jada eragina duena, eta gure gazte askorentzako ziurgabetasunez beteriko etorkizuna. Har ezazue itsasontziaren lema, bira dezagun norabidea eta bila dezagun denon artean jomuga hobeagoa, parekideagoa eta zuzenagoa. Eginkizuna ez da erraza, baina zeregin honi aurre egiteko ausardia eduki behar dugu ez badugu historia errepikatu nahi eta populisten eta iluminatuen eskutan amaitu nahi, herritar belaunaldi askok borrokatu dutena galduz: denontzako askatasuna eta ongizate estatua”, amaitu du Koldo Martínezek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko