Itzuli

Soldata ezberdintasunak analizatzeko ponentzia bat sortzeko Geroa Bairen proposamena baztertu du PSOEk Senatuan

Koldo Martínezek gogor kritikatu du bozeramaile sozialista, hasiera batean ekimenari bere babesa emateko konpromisoa hartu baitzuen

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Senatuko Lan Batzordeak, PSOEren abstentzioari esker, Geroa Bairen proposamen baztertu du gaur. Proposamenak ponentzia bat martxan jartzea proposatzen zuen, bertan enpresetako zuzendari eta langileen arteko soldata ezberdintasunak aztertzeko eta krisialdiaren esfortzua soldatapeko langileengan jartzea ekiditeko formulak proposatzeko helburuarekin, orain berriro ere Ukrainako gerrarekin krisialdia baitatorkigu. 

    Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomikoaren proposamenak Geroa Bai kokatzen den Izquierda Confederal taldearen babesa jaso du, bai eta ERC-EH Bildu, Junts eta EAJ taldeena ere. Halaber, PP eta Ciudadanos taldeek aurkako botoa eman dute, bien bitartean Vox eta PSOEk abstentziora jo dutelarik.

    Soldata arrakalatik eratorritako gizarte ezberdintasun gorakor honi aurre egiteko neurria eztabaidatzeko Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen ekimenez egingo den osoko bilkura monografikoa baino hiru aste lehenago eman da, Goi Ganberan gai hau analizatzeko eztabaida.

    Koldo Martínezek azterlan ponentzia honen sorreraren defentsan gogorarazi duenez, “Geroa Baik erosahalmen alorrean barne ezberdintasun gorakorra Senatura dakarren hirugarren aldia da, Espainia izanik Europar Batasuneko 27 kidetatik errenta txikienen eta handienen arteko ezberdintasunak gehien hazi diren herrialdea. Espainia hazten ari da, bai, baina ez modu parekidean. Enpleguak gora egiten ari du, baina prekariotasunak ere; gutxieneko soldata handitu da, baina salneurriak are eta gehiago; zergen bitartez dirubilketa handiagoa da, eta denon artean gehiago irabazten dugu, baina gutxi batzuek geroz eta gehiago irabazten dute eta klase ertain eta txikiak pobretze bidean daude”. Eta zentzu honetan, Martínez Urionabarrenetxeak gogorarazi du iaz, pandemia betean, Burtsan kotizatzen duten konpainiek 64.000 milioi euro irabazi zutela, historian errekorreko irabaziak alegia.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko