Suizidioa arreta publiko, global eta egituratua behar duen lehen mailako arazo sozio-sanitario moduan tratatzera premiatu du Martínezek
Senatari autonomikoak Estatuan jokabide suizidaren prebentzioari buruzko galdera sorta bat erregistratu du Gobernu zentralari zuzendurik
Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomiko eta Geroa Baiko kideak Estatuan jokabide suizidaren prebentzioari buruzko galdera sorta bat erregistratu du Gobernu zentralari zuzendurik. Martínezek defendatu duenez “suizidioak arreta publikoa, globala eta egituratua merezi du, eta beti ekidin ezin daitekeen arren, horren prebentziorako aukera dago”. “Suizidioa buruko gaixotasunaren edo depresio baten ondorio moduan tratatzea oso murriztailea da”, horregatik “suizidioa lehen mailako arazo sozio-sanitario moduan ikusaraztearen eta normalizatzearen” alde egin du, bai eta “arriskuan dauden pertsonak identifikatzearen eta horiei babesa eskaintzearen alde ere, hain galera traumatikoa pairatu dutenak ahaztu gabe eta horren prebentziorako neurri instituzional globalak” hartzera premiatu ditu agintariak.
Arrazoi honengatik, Nafarroako senatari autonomikoak Gobernu zentralari galdegin dio ea Osasun Ministerioak “jokabide suiziden Behatokia martxan jartzea aurreikusten duen”. Halaber, Ministerioak “tokiko edo eskualdeko izaera duten esparru soziosanitarioetan burutzen ari diren ekimen ezberdinak ikertu, baloratu eta koordinatuko ote dituen” jakin nahi du, “jarduera horiek emaitza onak ematen ari baitituzte, eta antolatutako eragile ezberdinen arteko sareko lana mesedetzeko noraino ote dagoen prest” jakin nahi du ere “berehalako arriskuko kasuen aurrean identifikazio eta arreta azkarra lortzeko helburuarekin”.
Halaber, senatari autonomikoak jakin nahi du Gobernu zentralak “kontatu telefono bat martxan jartzea aurreikusten ote duen, bertara jokabide edo intentzio suizida duten pertsonek deitu ahal izateko, bai eta horiek antzeman eta horien gainean ohartarazi dezaketen senitarteko eta ingurukoek deitu ahal izateko ere”. Horretarako, nahitaezkoa deritzo “trebaturiko eta aurrekontudun egitura soziosanitario bat edukitzea, modu eraginkorrean prebenitu eta esku hartzeko”.
Era berean, Martínezek Osasun Ministerioari galdegin dio “ea prebentziorako plan global bati heltzeko, OME-k gomendatzen duen moduan medikuntzaren alorrekoak zehazki ez diren beste alorrak barne hartuz garatuko ote duen, mediku erakunde, zientzia elkarte eta profesional, komunikabideetako eta prentsa elkarteetako ordezkari eta elkarte zein erabiltzaileek ordezkaturiko gizarte zibilarekin, edota Osasun Mentalaren markoaren baitan nagusiki medikuntzaren alorrari murrizturiko ildo estrategiko bat aukeratuko ote duen”.
Koldo Martínezek gogorarazi duenez, “suizidioa eta bere saiakera mundu osoan osasun publikoaren arazo nagusietako bat da”, eta gogorarazi du “OME-ren arabera 40 segunduro munduan pertsona batek bere buruaz beste egiten duela”. Martínezek nabarmendu duenez Estatuan “2017 urtean 3.600 pertsona baino gehiago hil ziren suizidioaren ondorioz eta 18.000 lagunek baino gehiagok pairatu ditzakete urtean suizidio bat bizitzearen ondorio traumatikoak, baina baita ere saiakerenak ere, horregatik da garrantzitsua jokabide suiziden prebentziorako, antzemate goiztiarrerako eta esku hartzerako bereziki diseinaturiko ildo estrategiko bat garatzea”.
Koldo Martínez