Itzuli

Tokiko erreformaren legearen ezarpena ahalik eta adostasun handiena bilatuz egitea premiazkoa dela ziurtatu du Geroa Baik

Nafarroako Gobernuak pasa den legegintzaldian onartutako legea indargabetzeko asmorik ez izatea baloratu du Pablo Azcona parlamentariak

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Bernardo Ciriza Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilariak pasa den legegintzaldi amaieran onartu zen tokiko maparen erreforma legea indargabetzeko asmorik ez duela adierazi izana baloratu du Geroa Baik. Pablo Azcona parlamentariak azaldu duenez, “Geroa Baik beti agertu du eta agertuko du lege hau indargabetzearen aurkako erabateko jarrera, Navarra Sumak behin eta berriro hala eskatu arren”. “Gobernuak ez ezik, NUKFaren bitartez ehunka hautetsik ere burututako lana Navarra Sumak zaborrontzira bota nahi duen arren, Geroa Bai aurrean izango du”, ziurtatu du parlamentariak, azpimarratuz gainera “udal autonomia eta munizipalismoa defendatzea” dela helburua.

    “Pasa den legegintzaldian bai Gobernuak bai eta parlamentu taldeek eta toki erakundeek garatutako lan handiaren garrantzia” azpimarratu du Azconak, “alor honetan azken 30 urtetan egon den lege emankor bakarra izan baitzen horren emaitza”. Geroa Baiko parlamentariak azpimarratu duenez, “orain garrantzitsua da lan horri berriro heltzea, legea garatuz eta ezarpena emanez, horretarako nahitaezkoa delarik talde ezberdinekin eta toki erakundeekin elkarrizketarako bideak irekitzea, ahalik eta adostasun handiena bilatzeko helburuarekin”. Azconaren arabera, udalez gaindiko alorrean erreformak egiteko unea da, bai eta herritarrentzako oinarrizko zerbitzu eta eskubideei erantzuna emateko finantzaketa sistema bati ekiteko unea ere”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko