Itzuli

Tokiko Inbertsio Planean aurreikusten den Tokiko Programazioaren zatiari betekizuna eman diezaion eskatu dio Geroa Baik Foru Gobernuari

13,2 milioi dira Udalei aurten eman beharrekoa “haien inbertsioak aurrera atera ahal izateko”

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaile eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako hautagaiak, eta Pablo Azconak Nafarroako Gobernua premiatu dute Tokiko Inbertsio Planean aurreikusten den Tokiko Programazioaren zatiari betekizuna eman diezaion.

    Asteazken honetan egindako prentsaurrekoan Barkosek kritikatu duenez “urtebete bete da Tokiko Inbertsio Planaren zati garrantzitsu bat bete gabe, hori burutu gabe”. Zehazki, tokiko dirulaguntzei dagokien zatia da, hornidura eta saneamendu sareekin harremana duten neurriak aurreikusten direlarik bertan, bai eta kaleen zoladurak, udal dotazioak, irisgarritasuna, eraginkortasun energetikoa edo kirol instalazioak ere.

    “Kezka eragiten digu, Nafarroako udalentzako zeharo tamalgarria den egoera batean baikaude, eta datozen asteetan egoera honi konponbiderik ematen ez bazaio, Nafarroako udalek ezin izango dute aurreikusitako inbertsiorik burutu”, azpimarratu du.

    Zentzu honetan, ohartarazi duenez, egoera hau “ez bada datozen asteetan konpontzen”, nabarmendu du, “hamarkada askotan zehar Tokiko Inbertsio Plana legegintzaldiaren baitan burutzen ez den bigarren aldia izango da hau, Yolanda Barcinaren 2011-2015 legegintzaldian ere gertatutakoaren ondoren”.

    Tokiko Inbertsio Planaren “finantzaketa nahikoa burutzeko pasa den legegintzaldian egin zen esfortzuaren garrantzia” azpimarratu nahi izan du Barkosek, eta bere iritziz legegintzaldi honetan ere “plana buru beharko litzateke”. Gaineratu duenez, epealdi honetan “buru den gauza bakarra” 2017-2019 planaren luzapen bat izan da, “2020 urtera arte ekarriz”. “Garrantzia handiko arazo politikoa da, baina, beste ezeren gainetik, tokiko erakunde guztientzako arazo larria”, adierazi du.

    Horregatik, “aste preziatuak geratzen” direla azpimarratu du. “Dei hori egiten diogu María Chiviteren Gobernuari”, adierazi du, aldi berean gaineratuz dei hori Gobernuko “kideen artean” ere egin dutela. “Inbertsio garrantzitsuak burutzeko azken uneetan gaude jada”, azpimarratu du.

    Ildo berean agertu da Azcona, “urtebeteren ondoren Tokiko Inbertsio Planaren zati funtsezkoena, garrantzitsuena” ez dela bete kritikatuz, udalentzako Tokiko Programazioaren zatia alegia. Osotara, azaldu duenez, 13,2 milioi dira aurten udalei eman beharrekoak, “berebiziko garrantzia” duen zatia udalek “haien inbertsioak aurrera atera ahal izateko, epe barruan eta arauen arabera eskatu dituztenak gutxienez”.

    Honakoa, bere iritziz, “oso garrantzitsua da, tokiko erakundeek haien inbertsioak planifikatzea galarazten ari baitu eta horren ordez hain garrantzitsua den erabaki baten zain daudelarik”. “Espero dezagun Geroa Baitik egin genuen eskakizuna inork aitzakia moduan ez jartzea, eskabideak aurkezteko orduan udalei mugarik ez jartzea alegia, hori betidanik gertatu izan dena baita”, gaineratu du.

    Halaber, Azconaren arabera pasa den legegintzaldian “obrak aurkezteko inolako mugaketarik gabe, Tokiko Inbertsio Plan honen 87,9 milioi euro burutu ziren, horiei finantzarioki jasangarriak ziren inbertsioen beste 25 milioi euro gaineratu behar zaizkielarik, Tokiko Inbertsio Plan horretara ere joan baitziren”. Tokiko Programazioari dagokionez, 2017 eta 2019 bitartean 34,5 milioi exekutatu ziren osotara. Horregatik, kritikatu du “une honetan atzerapausoa” ematen ari dela alor honetan.

    Gainera, ziurtatu duenez “tokiko sektore publikoari buruzko azken txostenak esaten digu Nafarroako Udalek” osotara 300 milioi euro batzen dutela diru-kutxa soberakinean eta “mota honetan dirulaguntzak emateko zain daudela bateragarri egin ahal izateko eta garrantzia handikoak diren proiektuak aurrera atera ahal izateko, hala nola zoladurak, sareak, dotazioak edo irisgarritasun proiektuak”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko