Itzuli

Tuterako Geroa Baik erantzukizunak eta barkamen publiko eskaintzea eskatu dio Toquero alkateari autoeskolen polemikan izandako jardunbide onartezinaren aurrean

Erriberako hiriburuko alkateak bere erantzukizuna eta zintzotasuna kolokan jarri duen polemika artifiziala sortu duela salatu du koalizioak

    Tuterako Geroa Bairen aburuz “onartezina” izan da Alejandro Toquero Tuterako alkateak autoeskolen inguruan izan duen jardunbidea eta “bere kezka sakona” agertu du “erantzukizun eta zintzotasun falta argia erakutsi duen alkate honen  jarreraren aurrean”. Koalizioaren arabera “Toquerok polemika artifizial interesatua sortu du, Gobernuaren ordezkaritzarekin eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin beharrezkoa ez zen konfrontazioa bilatuz, eta hori dena interes alderdiko hutsengatik edo, larriagoa dena, interes pertsonalengatik”. 
    Geroa Bairen arabera “errealitatea modu kezkagarrian manipulatzen duen alkaterik ez du merezi Tuterak, konfrontatzeko helburu bakarrekin hiriarentzako arazoak sortu baititu”. “Mota honetako jardunbidea arduragabea izateaz gain, gardentasun eta seriotasun falta argia islatzen du alkatearen aldetik”, salatu du koalizioak. 
    Horregatik guztiagatik, “Alejandro Toquero alkateak bere jardun tamalgarriaren erantzukizuna hartzea” eskatu du Tuterako Geroa Baik, bai eta “beharrezko azalpenak lehenbailehen eman ditzan ere”. “Premiazkoa da Toquerok gainera barkamen publikoa eskatzea eta modu argi eta tinkoan egindako zuzen dezan”, azpimarratu du. 
    “Funtsezkoa da erakunde publikoetako erantzuleek egiazaletasunez eta zintzotasunez jokatzea, eta mota honetako jardunbideek ez dute lekurik, are gutxiago Tuterako lehen erantzulearen aldetik, honek komunitatearen ongizatea zaintzeko betebeharra baitu eta bere zereginetan eredugarria izan beharko luke”, adierazi du koalizioak. 
    Horregatik guztiagatik, “berandutu baino lehen alkateak barkamenak eskatzea” eskatu du Tuterako Geroa Baik, “horrelako egoerak etorkizunean errepikatzea ekiditeko horrela”. “Tuterako politika publikoen oinarrietan egia eta integritatea egon beharko lukete”, amaitu du aldarrikatuz koalizioak. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko