Itzuli

Txertaketa planaren berrantolakuntza hilabete bateko epean egitea eskatu dio Geroa Baik Foru Gobernuari

Txertoak iristeko aurreikuspen berrietara egokitutako eredu bat aurkeztea eskatu dio Ana Ansa Ascunce parlamentariak Osasun Departamentuari

Ana Ansa Ana Ansa

Aurreikusitako txertaketa planaren berrantolakuntza egin dezan eskatu dio Geroa Baik Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuari, bai eta txertoak iristeko aurreikuspen berrien araberako eredu bat aurkez dezan ere, hori dena hilabeteko epean. Ana Ansa Ascunce foru parlamentariak azpimarratu duenez, “egunotan ezagututako berriek orain arte aurreikusitako plana aldatzera behartzen dute”.

Ansak gogorarazi duenez, “txertaketarako har genezakeen abiadurarekiko itxaropen batzuekin hasi genuen 2021 urtea, baina gertakari ezezagun eta ezberdinen iristearekin eta farmazeutiken aldetik epeen ez betetzearekin zapuztu egin dira aurreikuspen horiek”. Foru parlamentariak ziurtatu duenez, “zenbait herrialderen pikareskaz gain, txertoen negoziazioa Europar Batasunak kudeatzea estrategia zuzena dela pentsatzen jarraitzen dugu, herrialde ezberdinen artean banaketa parekidea ahalbidetu dezan horrela, baina txertoen iristea oso mantxoa izan da”.

Ansaren aburuz “egia izan arren txerto kopuruak gora egin duela eta apirilarekin batera azkartu egin dela, txerto kopurua oraindik ez da nahikoa”. “Aldaera ingelesaren presentziak, Nafarroan beste anduiak ia zeharo baztertuz eta kutsakortasun askoz ere handiagoa duenak, txertaketa kopurua handitzea lehentasunezkoa egiten du”, azpimarratu du.

Geroa Baiko parlamentariak gainera ziurtatu duenez “egunotan txertaketaren inguruan ezagutu ditugun berriek orain arte aurreikusitako plana aldatzera behartzen dute”, horrekin erreferentzia eginez, alde batetik, Sánchez Presidentearen iragarpenari, maiatzaren 9an alarma egoera amaitzeko Gobernu zentrala lanean diharduela alegia, “horrekin neurrien kontrolaren ardura erkidegoengan egongo delarik”, eta bestalde, apirila eta iraila artean 87 milioi txerto jasotzeko kontratazioaren iragarpena”.

“Informazio hauekin, Nafarroara milioi bat txerto inguru iritsiko direla da aurreikuspena, nahiz eta hau ez den mota honetako iragarpenak egiten diren lehen aldia, betetzen ez diren itxaropenak sortuz eta nekea, frustrazioa eta herritarrekin talka sortuz”, nabarmendu du Ansak, haren aburuz “existitzen diren txerto ezberdinak, iritsi ahala jartzen direnak, irizpide eta kolektibo ugari nahastea” eraginez, “horrekin txertaketen mapa oso konplexua eta zaila bihurtuz jarraipen bat egiteko”.

Horregatik guztiagatik, Geroa Baik nahitaezkoa deritzo hilabeteko epean Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak egungo egoerara eta aurreikuspenetara egokitutako txertaketa Planaren eguneratzen bat egin dezan, txertoak iristeko aurreikuspen berrietara egokitutako eredu bat aurkeztuz.  

Izena eman gure buletina jasotzeko