Itzuli

Uharteko Geroa Baik bere poza agertu du 2021 urterako aurrekontua onartu izanagatik, egungo pandemia egoeran nahitaezkoaden egonkortasun ekonomiko eta instituzionala ematen baitu

Kontu estu hauetan koalizioak proposatutako irizpide politikoak islaturik ikusten ditu, gako baitira datorren urteari aurre egiteko aurrekontu sendo bat edukitzeko

    Jose Antonio Beloqui Jose Antonio Beloqui

    Uharteko Udalaren Udalbatzak 2021 urterako aurrekontuak onartu ondoren, Uharteko Geroa Baitik gure poza agertu nahi dugu, Gobernu Taldeko kide garen heinean dugun funtsezko helburu hau lortu izanagatik, kontu publikoen onarpena alegia.

    Aurrekontu hauek, 2021 urterako hain zailak diren kontuen ardatzean egon beharreko funtsezko puntuak jasotzen ditu gure aburuz.

    Puntu horiek honakoak dira:

    • Diru-sarrera aurreikuspen kontserbadorea.

    • Ustekabeentzako 250.000 euroko poltsa baten sorrera, milioi 1 euroko diru-kutxa soberakinarekin batera 2021 urteari kontu saneatuekin aurre egitea ahalbidetuz.

    • Datorren urteko erdialderaino inbertsioen izoztea, orduan, espero dugu, egoera egonkorragoa izango denean inbertsio horiei ekiteko.

    Onartutako proposamenarekin, Udalak kontu saneatuak dituela egiaztatzen u, horiekin datorren jardunaldiari une honetan ahal den posiziorik hobenarekin aurre egin ahal izateko.

    Aurrekontu hauek lantzea are gehiago zaildu duen beste gai garrantzitsu bat Areaceak ematen dituen zerbitzuen gain hartzea izan da, 2021 urtetik aurrera Udaletik emango baitira horiek, eta horrela, azkenean, udal sozietate hori datorren hilabetean desegitea ahalbidetuz.

    Azkenik, Uharteko Geroa Baik bere konpromiso tinkoa agertu du PA-30 autobidearen inguruan oinezkoentzako segurtasuna hobetzeko. Helburu hori betetzeko Nafarroako Gobernuarekin akordio bat landuko dugu, gaur egun dauden defizitak arintzen joateko, arazo horri behin betiko konponbidea emango dion Uharteko ingurabidea azkenean eraiki bitartean.

    Izena eman gure buletina jasotzeko