Itzuli

Uharteko Geroa Baik egiteko dauden sei proiekturen egutegiratzea eskatu du

Uharteko Geroa Baik oraindik egiteko dauden sei proiektu eta ekimenen egutegiratzea eskatu du, “legegintzaldia amaitu aurretik burutu nahiko genituzkeen sei xedarri baitira”, hala nola Areacea-ren disoluzioa, villavesaren ibilbidearen aldaketa, Haur Eskolak adjudikatzeko plegu berri bat martxan jartzea, Itaroako Galeria Komertzialaren salmenta, Euskal Jai frontoiaren zati bat erabiltzeko proposamena eta Eskola Vitae proiektuaren lanen martxan jartzea.

Udal taldearentzako, Areacea-ren disoluzioa “legegintzaldian berebiziko garrantzia duen gaietako bat da eta 2015eko hauteskundeetan herritarrekin hartutako konpromiso esanguratsuenetako bat ere”. “Sozietate hau modu ordenatu batean disolbatzeak duen garrantzia nolakoa den badakigu, baina uste dugu langileen subrogazioa eta SPA eta izotz pistaren jarduera udalak hartu behar izateari buruzko Toki Administraritzaren txostena jaso ondoren, ezin dugula denbora gehiago atzeratu erabaki hau”, adierazi du koalizioak.

Villavesen ibilbide aldaketa dela eta, Uharteko Geroa Baik gogorarazi du “pasa den legegintzaldiko gai polemikoenetako baten aurrean daudela, eta horri ere denbora epe laburrean konponbidea emateko konpromisoa hartu genuen”. “Mankomunitatearekin Hitzarmena sinatzeko tramiteak lehenbailehen bizkortzea espero dugu, horrela denboran gehiegi luzatu den gai honi konponbidea emateko”, azaldu du.

Haur eskolak direla eta, Uharteko Geroa Baiko udal taldeak uste du “Nafarroako Auzitegi Administratiboaren azken ebazpena azaltzeko Hezkuntza Batzorde bat deitu beharra zegoela, horrek aurreko udal gobernuaren erabakia bertan behera utzi baitzuen”. Geroa Bairentzat funtsezkoa da plegu berriaren lizitazioa eskola urte berriaren matrikulazioa hasi baino lehen egitea, Osoko Bilkuraren akordioa betez, bertan “eskolen adjudikazio plegua lantzeko konpromisoa hartu bait genuen NAAk aurreko adjudikazioari buruzko irizpena egin bitartean”.

Itaroako Galeria Komertzialari buruz, Uharteko Geroa Baik eskatu du “birpartzelazio tramitea bizkortu dadin, partzela hau salmentan jartzeko eta horrekin Udaleko diru-kutxak hain beharrezkoa duen diru sarrera lortzeko”.

Euskal Jai frontoiaren zati baten balizko erabilerari buruz, Uharteko Geroa Bairen udal taldeak azaldu du frontoi hori, udalaren jabetzakoa, 2022an berreskuratuko dela, “baina uste dugu instalazioko aldagelak egokitzeko aukera estudiatu beharra dagoela, orain erabilerarik ez baitute, eta horrela izotz pistako erabiltzaileei zerbitzua emateko”.

Azkenik, Eskola Vitae proiektuari dagokionez, obren lizentzia behin onartua, Uharteko Geroa Baik jakin nahi du zeintzuk diren padel eta tenis pisten eraikuntza hasteko aurreikusten diren epeak, bai eta proiektuaren hezkuntza zentroaren zatirako erabiliko diren instalazioen egokitzapen lanen hasieraren epeak ere”.

Izena eman gure buletina jasotzeko