Unai Hualde: “Aukera historiko baten aurrean gaude Nafarroako toki administraritzaren erreformak betiko ikasgai galdua izateari uzteko lehen harria jartzeko”
Isabel Elizalde Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administraritza kontseilariak eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos Ahal Dugu eta Izquierda-Ezquerrako ordezkariek, bere babesa eman diote asteazken Foru Komunitatearen tokiko maparen erreformaren aurreproiektuari eta bere lantzean egon den “partaidetza” nabarmendu du.
Unai Hualde Geroa Baiko eledunak ziurtatu duenez “Nafarroako toki administraritzaren erreformak betiko ikasgai galdua izateari uzteko lehen harria jartzeko aukera historiko baten” aurrean gaude. Ziurtatu duenez gainera, aurreproiektuarekin egindako lanak “ez du aurrekaririk” eta azpimarratu du “ezer ez duela zentzurik edukiko asanbladak ez badu proiektua berresetn”.
Hualdek nabarmendu duenez, beharrezkoa da tokiko mapari “arrazionaltasuna” ematea eta “botere publikoetatik Nafarroako lurralde desorekari eman zaion arreta eskasaren urte askori benetan buelta emateko” oinarriak jartzen dira proiektu honekin.
Halaber, proiektuak udalerri eta kontzejuen aldeko apustua egiten duela esan du, “horik Toki Administraritzaren erakunde nuklear moduan hartuz” eta Eskualdeek “ gaur egungoa bezalako udal gaineko egitura zeharo disfuntzional bat arrazionalizatzen dutela” defendatu du
Azkenik, Geroa Bairen ordezkariak bere nahia agertu du lege honek Foru Parlamentuan laukoarenak baino babes gehiago edukitzeko, horretarako gainontzeko indarrei “ardura” eskatu dielarik eta “tokiko mailan ere apokalipsia iristen denaren diskurtsoarekin alarma sortzeari utz diezaioten”. “Aurreproiektu hau oinarri bat da, abiapuntu bat, jada atzeraezina eta zeharo beharrezkoa den erreforma bati ekiten hasteko”, amaitu du.
Unai Hualde