Itzuli

UPN, Oncinedaren kudeaketa penagarriaren arduradun

Geroa Bairen iritziz, 2007 eta 2015 bitartean Oncinedako kirol gunearen proiektuaren kudeaketa okerra dela eta, Lizarrako Udalak 9,7 milioi ordaintzera beharturik egotearen arriskuak arduradun argia du, UPN.

Egoera larria izan daiteke, kopuru handi horiek ordaintzeak Udalaren ekonomia kolokan baitezake. Gogorarazi beharra dago urte honetarako hiri honen aurrekontua 10,8 milioi eurokoa dela.

Proiektuaren hasiera 2003-2007 legegintzaldikoa da eta bere burutzeak faseka egiteko garapena zuen. Lehen faseak Oncinedan igerileku publikoak, eraikin sozial bat, kirol azpiegiturak eta belar artifizialeko futbol zelai bat eraikitzea zuen helburu. Proiektu horrek kontrastaturiko bideragarritasuna zuen, eta hori frogatzen duen 2007ko martxoaren 26ko interbentzio txostena dago, horrela adierazten baitzuen. Horrela, proiektuaren tramitazioa orduko zazpi udal taldeetatik seik babestu zuten (PSN, EA, CUE, IU, CDN eta EAJ).

2007an udal gobernuan aldaketa egon ondoren, ulertezina da gobernu talde berriak proiektuarekin aurrera egitea, parada askotan proiektuaren aurkako iritzia agertu ondoren. Horrela gauzak, UPNk proiektu honi uko egiteko aukera ugari izan zuen bai eta hitzarmenak sinatzeari uzteko, hauxe baita orain iritsi den ebazpen honen funtsezko arrazoia.

Erantzukizunak argiak dira, eta talde politiko bakarrari dagozkie, UPN, bere eskuetan baitzegoen egoera hau ekiditea 2007 eta 2015 bitartean hiria kudeatzeko arduradun zen heinean. Ulertezinagoa da oraindik proiektua finkatzeko interesik eduki ez arren, UPNk harekin aurrera jarraitzea.

Interbentzio txostenaren gako nagusi bati jaramonik ez egiteagatik UPNk proiektuaren bideragarritasuna hautsi izana da beste paradoxa handia, txostenean Merkatondoan lurzorua saltzea jartzen baitzuen baldintza moduan (14.780 m2 hiritzeko), eta horren diru-sarrerek futbol zelai berria eta Oncinedako udal igerilekuak hein handi batean finantzatzeko balioko lukete.

Gainera, UPN oraindik ere gehiago urruntzen da txostenaren zuzenbideetatik, gaineratu beharra baitago Merkatondoako futbol zelai zaharraren eta udal igerileku zaharren zaharberritzean inbertsio handia egin zuela, 2,5 milioi euro inguru xahutuz. Ondorioz, erregionalisten kudeaketa erabateko zentzugabekeria dela ziurtatu dezakegu, itxuraz aurreko legegintzaldiko proiektu batekin aurrera jarraituz eta bere bideragarritasun planak zioenaren aurkakoa eginez.

Modu honetan, tramitazioa jarraitu eta hitzarmenak ez salatu arren; lehenik proiektua bideraezina bihurtzen dute, eta bigarrenik 8 urtetan ez dituzte ordezkatze finkak ematen, Auzien 3 zenbakiko Epaitegiaren ebazpenak dioen moduan. 

Zaila da ulertzea zergatik UPNk, Ibarran finkak emateko (Oncinedakoen ordez) 8 urteko betetze epea zuten hitzarmenak sinatu ondoren ez zituen eman. Gogoratu beharra dago 8 urte hauek, 2007tik 2015era bitartekoak, UPN udal Gobernuan egon zen bi legegintzaldiak izan zirela, hortaz, haiek zien ituna egin zutenak, sinatu zutenak, eta betearazteko erantzukizuna zutenak. Honek agerian uzten du behin berriro ere, udal gobernuaren buru alderdi honek erakutsi duen utzikeria, interes falta eta lan egiteko gogo eza.

UPNk erabaki negargarri hauek hartzen ari zituen bitartean, gu izan ginen hiriak 2008 eta 2010 urteen bitartean Estatuko Aurrekontu Orokorretatik 6.850.000 € jasotzearen arduradunak, EAJ taldeak Kongresuan aurkeztutako zuzenketen bidez gaur egun gure hiriak dituen CTELen garapena, enpresa mintegia eta industrialdea egiteko, lan desinteresatua gainera, orduan Lizarrako Geroa Bai udal taldea oposizioan geunden eta.

Orain zifra handi horiek ordaintzearen mehatxuak oso zuhur aritzera behartzen gaitu. Udaleko gainontzeko indarrekin batera txosten bat eskatu diogu Kontuen Ganberari eta estudioak agindu dizkiogu ere udal idazkariari eta abokatu bati, UPNren kudeaketaren ondorioz udal diru-kutxak pairatu ditzakeen kaltean ahalik eta txikienak izan daitezen.

Gardentasun osoz jardun nahi dugu Lizarrako bizilagunek azalpen guztiak merezi baitituzte, eta espero dugu bidegabekeria honen erantzuleek gure Udalak jasan ditzakeen ondorioak bere egin ditzaten. 

Izena eman gure buletina jasotzeko