Itzuli

Uxue Barkos: “Aldaketaren indarra berreskuratu nahi dugu”

PSNren ausardia faltagatik legegintzaldi honetan aldaketak galdu duen bultzada berreskuratzeko beharra azpimarratu du Geroa Bairen Nafarroako Gobernurako Lehendakarigaiak

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako Geroa Bairen hautagaiak ziurtatu duenez “datorren maiatzaren 28an Geroa Bairen helburua argia da: aldaketaren indarra berreskuratzea, PSNren ausardia faltagatik aldaketak legegintzaldi honetan galdu duen bultzada”. “Ausardia falta hori oso argi frogatu da Iruñerrian, bertan Chiviteren sozialistek haien botoak eta bere eskutan zeuden alkatetzak eskuinari eman baitzizkioten, egin izan zuten udal guztietan”, salatu du.

    Gobernuko Lehendakaritzara Geroa Bairen hautagaiak gogorarazi duenez, “Iruñean eta Barañainen Bildu jarri zuten aitzakia moduan, baina egia dena da  Eguesibar bezalako tokietan, alternatiba egonik, alkatetzak Navarra Sumari oparitzea nahiago izan zutela”. “Era berean, Navarra Sumarekin batera euskararen aurkako  trikimaina okerrenak mantentzen dituzte, pasa den astean Parlamentuan bizi izan genuen Mañeruren kasu lotsagarrian esaterako”, salatu du Barkosek Zizur Nagusiko alkatetzarako Jon Gondanen aurkezpenean. 

    Zorionez, adierazi du Barkosek, “Zizurren haien botoak ez ziren beharrezkoak izan Jon Gondánen alkatetza berresteko, eta ziurrenik horregatik Zizurrek, hala erabakitzen duten Mañeruko familiei haien seme-alabentzako euskarazko hezkuntza jasotzeko aukera eskaintzen jarraituko die”.

    “Horregatik, Chiviteri entzuten diodanean Iruñerria sozialismo gehiagoko eta beste taldeekiko menpekotasun gutxiagoko Gobernu baten buruan egoteko funtsezko euskarria dela, gogorarazi nahiko nioke hitz horiek ez datozela bat egiten dutenarekin”, kritikatu du.

    Horregatik guztiagatik, Barkosek defendatu du “Geroa Baik 2015ean hasitako aldaketan sakontzen jarraituko duela, Nafarroako erakunde nagusien buruan egoteko anbizioarekin: gaur Zizurren bere Udaletik, eta, noski, Foru Gobernutik ere”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko