Itzuli

Uxue Barkos: “Dei egiten diogu PSN-ri geometria aldakorraren jokoa bertan behera utz dezaten.”

“Gaur egun, egonkortasunagatik eta koherentzia politikoagatik, inoiz baino zentzu handiagoa hartzen du gobernuko eta legegintzaldiko bazkideekin akordioa bilatzeak

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak adierazi duenez, “Egonkortasun politikoa Geroa Baik beti aldarrikatu duen balore bat izan da, eta atzo gertatutakoaren ondoren inoiz baino zentzu handiagoa du horrek”.

    “Aldi berean Madrilen Diputatuen Kongresuan eta Iruñeko Udalean bizitakoa ezin da errepikatu eta deialdi formala egiten diogu gure Gobernu kideari, PSNri, geometria aldakorraren joko honi amaiera eman diezaion”, adierazi du Barkos-ek

    “Atzo gertatutakoak abenduaren 23an du hasiera, eta ezin da berriro gertatu”, bozeramaileak ebatzi du.

    Barkos-en arabera, “UPNren aldetik emandako hitza ez betetzea, PSNk agertutako ahulezia bezain larria da, honek, Madrilen bere beharrizan taktikoei erantzuna emateko helburuarekin Nafarroako politika baldintzatzeko eta ahultzeko saiakeran, Iruñeko Udaleko osoko bilkuran, udal politikan oroitzen den kapitulurik tamalgarrienetako bat eragin baitu”.

    “Tamalgarria da PSNk Enrique Mayaren Gobernuari bere bigarren aurrekontuak oparitu izana, eta iraganean gertatu den bezala, inork gauza bera Iruñerriko udaletan errepikatzeko tentaziorik ez edukitzea espero dugu”, ohartarazi du.

    Geroa Baiko bozeramaileak adierazi du, “noski, Hitzarmen Ekonomikoaren Legearen erreforma bezalako gai garrantzitsuetan geometria aldakorraren formula bera errepikatzeko tentazioak bertan behera geratu direla uler dezakegu: gaur, egonkortasun eta koherentzia politikoari begira, inoiz baino zentzu handiagoa du akordioak Gobernukideekin eta legegintzaldi kideekin bilatzea”.

    Bide batez hausnarketa bati erantzun nahi izan dio, “Geroa Bain ez dugu “nafar trajea” janzten: nafarrak gara”. “Hori bai, konbikzio politikoekin janzten gara, Enrique Mayak egindako adierazpen xenofobo batzuengatik alkatea gaitzetsi behar dela uste dugunean, txaketa aldatu gabe” ziurtatu du.

     “Egonkortasun politikoa eskatuko dut, Chivite lehendakariak lema har dezala eta hilabete honetan bizitakoaren ondoren norabidea zuzen dezan eskatu nahi dut”, adierazi du bozeramaileak amaitzeko,

    “Geroa Bairen aldetik, eta Gobernukide moduan ditugun gure erantzukizunen jardunean, betiko moduan jarduten jarraituko dugula berretsi nahi dugu, Nafarroako interes orokorrarekin kontsekuente eta koherente, eta Madrilgo interes taktikoen komenigarritasun edo desegokitasunei jaramonik egin gabe”,  bukatu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko