Itzuli

Uxue Barkos: “Lehen Arretaren beharretan jarri beharra dugu arreta eta ez osasungintza sektoreen artean desberdintasunak sortzean”

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Osasun Departamentuaren eta Sindikatu Medikuaren arteko aurreakordioa aipatu du Uxue Barkos Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak. Barkosek nabarmendu duenez, Osasun Departamentuko arduradunek zer dioten entzutera itxarongo dute, izan ere “garrantzitsua deritzogu akordioen zenbatekoa ezagutzea eta paperean argi geratu ez diren proposamen batzuk ezagutzea ere”.

    Halaber, Barkosek azpimarratu duenez “Sindikatu Medikuarekin bakarrik akordio batera iristeak ezin ahaztarazi gaitzake burutu behar dugun ekintzaren muinaz”. Geroa Bairen bozeramailearen arabera, “Lehen Arretaren beharretan jarri behar dugu arreta, eta ez daitezela osasungintza sektore ezberdinen artean desberdintasunik sortu”, azpimarratu du.

    Bestalde, datorren osteguneko osoko bilkurari erreparatu dio Barkosek eta ziurtatu duenez Geroa Bain “Nafarroako industrian egin behar diren inbertsio ekonomikoak bezalako gai garrantzitsua azpimarratu nahi dugu”. “Pasa den legegintzalditik landu denaren emaitzak ikusten hasi ditugu jada, Nafarroako industriak trantsizio energetikoaren politikarekin lerratzen ari dela alegia, Europar Batasunak Europako eskualdeetara ekartzen ari dituen helburu eta proposamenei begiratuz”, ziurtatu du. “Garrantzitsua deritzogu Irujo kontseilariak Parlamentuarekin eta gizartearekin orokorrean, honaino ekarri gaituzten neurriak elkar banatzea”, azpimarratu du Barkosek.

    Geroa Baiko bozeramaileak gainera, aho batez onartu den adierazpen instituzional bat aipatu du ere, horren bitartez Foru Parlamentuak Errusiaren eraso militarra gaitzetsiz eta Ukrainako lurraldetik bere indar militarrak lehenbailehen irten daitezen eskatuz. Adierazpena Unai Hualde Foru Parlamentuko presidenteak aurkeztu du, Ukrainako gerra hasi zenetik datorren otsailaren 24an egingo duen lehen urtea dela eta.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko