Uxue Barkosek bere kezka agertu du Alarma Egoeraren amaieraren ondoren dagoen segurtasun juridiko falta dela eta
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramailea kritiko agertu da Gobernu zentralak alarma egoera altxatu ondoren, izan ere, esan duenez, une hauetan “funtsezkoa” da erkidegoek “segurtasun juridiko nahikoa” edukitzea neurriak ezarri ahal izateko.
“Ez dugu eta horrek kezkatu egiten gaitu”, azaldu du Barkosek, haren aburuz “ziurgabetasun juridiko egoera honek ez du deseskalatze hau garaiz eta modu egokian egitea mesedetzen ez eta laguntzen ere, aterki juridikoak une hauetan ahalbidetzen digun deseskalatzen leunago bat alegia”.
Bere iritziz, “alarma egoera desagertu den unetik babes juridiko egoerak huts egin du” eta Nafarroako gainontzeko alderdiek egin duten moduan, une hauetan “lasaitasuna” eskatu die herritarrei.
Bestalde, Itoizko urtegiak kaltetutako udalerriei konpentsazioak emateko batzorde bat eratzeko Geroa Baik bultzaturiko ekimena aipatu du ere, PSN eta Podemosekin batera aurkeztu duena hain zuzen ere. Esan duenez, ekimen honen helburua zera da, “urtegitik ibaian gora dauden herri eta udalerrietan ematen den egoerari konponbidea ematea eta positiboan eraikitako proposamen bati ekitea”, eta “egoera horretatik aukera bat lortzea” espero du.
Uxue Barkos