Zizur Nagusiko Gobernu taldeak eskola garraioarentzako konponbideak bilatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du
Geroa Bai, EH Bildu eta Izquierda-Ezkerrak osatzen duten Zizur Nagusiko Gobernu taldeak, gaur egun bai alde zaharrari bai eta Ardoiri zerbitzua ematen dien eskola garraioari buruz hedatu diren informazioak gezurtatu nahi ditu.
2017/18 ikasturtean, guraso elkarteek, hiru eskola zentro publikoek eta garraio enpresak (Combibus-Fonseca) lortu zuten akordio bati esker, lehen existitzen ez zen zerbitzu bati hasiera eman ahal izan zitzaion. Udalak laguntza ekonomikoa eman zuen ekimen horrek aurrera egiteko.
2018/19 ikasturtean, enpresak salneurria igo du eta alternatibak bilatzen ari ditu.
102/2017 Foru Aginduaren arabera gure udalerriari diru-laguntzarik ez dagokionez, Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean argi da udala, beste udalerri batzuek bezalaxe, hala nola Berriozar, Tafalla eta Elbetea, eskola garraiorako diru-laguntza eduki dezan Zizur Nagusiak, irisgarritasun zaila duten udalerria delako.
Foru Gobernuak 14,5 milioi erabiltzen ditu eskola garraiorako Nafarroan eta aurtengo aurrekontuan 500.000 euro gehiago erabili ziren. Zenbateko honetatik, 200.000 euro erabili ziren lehen aipatutako lau udalerrietako familientzako ez ohiko diru-laguntza deialdia egiteko.
Garraioaren esleipena bertan behera geratu da garraio enpresa ugarik jarritako helegitea dela eta, horregatik Solana Kontseilariak berak eraman du kasua Nafarroako Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzi aretora.
Udal eskumena ez den arren, Zizur Nagusiko Gobernuak eskola zentroekin eta guraso elkarteekin batera lan egiteko konpromisoa hartu du eskola garraio zerbitzuaren jarraitasuna bermatzeko konponbideak bilatzeko.