Zizurko adin txikikoen zentro batean bizitako erasoa salatu du Geroa Baik eta Udaleko kideei bere babesa agertu die
La coalición apuesta por ampliar la moratoria a las plantas de biometano y permita ordenar estos proyectos
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen eledunak Ganberako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan, koalizioak datorren Kontrol saioan egingo duen gaurkotasun handiko galdera aurkeztu du, biometano plantei buruzkoa. Zehazki, Azconak azaldu du Geroa Baik hasieratik proposatu zuen moduan, beharrezkoa dela oraindik biometano planta berrien instalaziorako luzamendua hedatzea. Koalizioaren bozeramaileak dioenez, modu honetan, proiektu hauek ordenatzeko balioko duen araudi bat ezarriko da. “UPN eta PSNk atzera bota zuten bi urteko luzamenduarekin hau zen proposatzen genuena”, deitoratu du.
Azconak azpimarratu duenez, “Geroa Baitik luzamendu hori hedatzearen alde egiten dugu, iaztik planteatu duguna bermatu dadin: biometano proiektuen ereduak jasangarritasun hirukoitza bermatzea: ingurumenari dagokiona, soziala eta ekonomikoa”.
Horregatik, Geroa Baik Landa Garapenerako kontseilariari zuzenduko dio galdera osteguneko Osoko bilkuran, “luzamenduaren iraunaldia handitzea beharrezkoa den iritzi ote duen esan dezan, horrela arau marko zorrotz bat edukiz, gai honi dagokionez gizarte osoaren eskaerak harmonizatzea ahalbidetuz”.
Beste gai batzuen artean, Hezkuntza kontseilariaren adierazpenak aipatu ditu ere Azconak, honek ziurtatu baitzuen “gogor” lan egingo duela hezkuntza publikoa blindatzeko “inolako galerarik sufritu ez dezan” hitzartutako hezkuntzaren parean. Hitz hauen aurrean Azconak azpimarratu duenez, adierazpen hauekin Geroa Baik egindako apustua berresten da: eskola publikoan ikasgelarik ez ixtea erraztuko duen luzamendu bat, eta hezkuntzak aurre egin beharreko gai kritikoagoak jorratzeko lan-mahai bat martxan jartzea.
Bestalde, Azconak Geroa Bairen kezka agertu du “Estatu mailan balizko ustelkeria kasuei dagozkien berrien aurrean, modu zuzenean alderdi sozialistari eraginez gainera”. “Kezka honek azalpen publikoak eta politikoak behar ditu”, azpimarratu du. Halaber, Geroa Baik gardentasuna eta balore demokratikoak eskatzen dituela eta ustelkeriaren aurrean zero tolerantzia duela azpimarratu du.
Azkenik, Geroa Baiko bozeramaileak Zizur Nagusiko alderdikideei bere babesa agertu die udalerriko adin txikikoen zentro batean jasandako eraso baten ondoren. Azconak nabarmendu duenez, “gorrotoa eta ideia antidemokratiko eta ultrak igorri nahi dituztenek seinalatu dituzte”. “Gainera, kasu honetan adin txikikoak erabiliz egin dute eta adin txikikoen zentro bat seinalatuz”, adierazi du. Halaber, une horretan lanera zihoazen hezitzaileei egindako jazarpena salatu du. Era berean, “lurralde honetako Voxeko kideak eta eskuin muturreko pertsonek protagonizatutako espektakulu tamalgarria” kritikatu du Azconak. Horregatik guztiagatik, bere babesa agertu dio “Zizurko Udaleko kideei, haien udaleko lanari, zentroko langileei ere eta espektakulu tamalgarri honi aurre egin behar izan zioten langile publikoei ere”.
Pablo Azcona