Zuntz optikoa errealitatea da Vianan
Vianako Udaleko gobernu taldeak bere poza agertu du publikoki aste honetan, zuntz optikoa hiriko puntu batzuetan jada errealitatea izatea bere ekimenari esker eta Nafarroako Gobernuaren babesarekin lortu ondoren.
Azken hilabeteetan informatu den moduan, Vianak hiru zuntz zabaltze plan garrantzitsu burutzen ari ditu operadore ezberdinekin: Orange, Nubip eta Adamo-Onena. Modu paraleloan, azaldu zutenez, Nafarroako Gobernuak berak inbertsio garrantzitsua egiten ari du eta horri esker uda amaieran Gobernuaren autoprestazio sarea deiturikoa iritsiko da, Foru Exekutiboaren menpe dauden eraikinei zerbitzua ematen diena alegia. Horrela eman zuten aditzera Vianako udal gobernu taldetik.
Udaletik nabarmendu dutenez, “gurea bezalako udalerri batentzat (4.000 biztanle baino gutxi gehiago), hiru operadoreren beste hainbeste zuntz eduki ahal izatea egoera ezin hobea da gure bizilagunek edukiko duten kontratatzeko aukerei dagokienez, eta baita ere etorkizunera begira, mantentzeari eta azpiegituren hobekuntzari dagokionez”, azpimarratu zuen Jesús Ángel Arandia Geroa Baiko zinegotziak, bera baita zuntzaren hedakuntzarako kudeaketa ezberdinen arduraduna.
Pasa den ostegunean, ekainak 28, hedakuntzan lanean ari den konpainietako batek (Orange), modu ofizialean helarazi zion Vianako Udalari zuntz zerbitzua jada eskuragarri zegoela bizilagun talde txiki batentzako.
“Kopuru honek gora egingo du, Orangek burutzen ari dituen hedatze lanek aurrera egin ahala”, gaineratu zuten Udaletik, enpresak duen aurreikuspenarekin bat eginez. Zerbitzura gaineratuko zaizkion kaleak zeintzuk izango diren ikusteko, ondoko estekan kontsultatu daiteke: https://ssl.orange.es/cobertura/.
Zehazki 166 etxebizitza dira jada Vianan zerbitzu hau Orange eta Jazztel operadoreekin kontratatu dezaketenak. Juan Cruz Labeaga Mendiola kalean dauden etxebizitza guztiak dira horiek, bai eta Francisco de Alesón kaleko 19 eta 21 zenbakiak eta Las Cruces kaleko 37 eta 51 zenbakiak, zehaztu zuten udaletik.
“Nafarroako Gobernuak Informatika eta Telekomunikazio Zuzendaritza Nagusitik egindako lanari gure esker ona helarazi nahi diogu Udaletik, bai eta Garapen Ekonomikorako Departamentuari ere”, nabarmendu zuten udal gobernu taldetik. “Azpiegitura honen alde Gobernu honen babesa eta laguntzarik gabe, ez ginateke gau egun gauden egoera ezin hobean egongo Vianako bizilagunak”, gaineratu zuten.
Haien esker ona hiru operadoreei ere zabaldu nahi diete, udalaren alde egindako apustuagatik, inbertsio ekonomiko handia egin baitute bizilagunei banda zabaleko teknologian azkena eskaintzeko.