Geroa Baik orainaldirako eta etorkizunerako proiektua ordezkatzen du. Herritarren arazoei konponbideak ematera zuzendurik dagoen benetako politikaren bermea gara. Eta positiboan eraikitako Nafarroa baten ahotsa Madrilera eramatea da datorren uztailaren 23ko gure helburua, bere aniztasunarekin harro dagoen Nafarroa ireki eta solidarioaren ahotsa.
Honakoa ez da berria. Egiten badakigu. Diputatuen Kongresuan Uxue Barkosen eskutik eta Senatuan Koldo Martínezekin egin dugu jada.
Horregatik guztiagatik, botoa eskatzen dizuegu. Madrilen gizarte plurala, irekia, elebiduna, aurrerakoia, soziala eta solidarioa defendatzeko aukera dagoela frogatu dugulako. Bere nortasunarekin harro dagoen eta aniztasunarekin begirunetsua den Nafarroa bat. Eta ahots propioarekin egiteko aukera dago, Nafarroaren interes orokorra defendatuz, leialtasun instituzionaletik, baina tinkotasunez, konpromiso politikoarekin, lanarekin eta ausardiarekin.
Datorren uztailaren 23an Nafarroako gizon eta emakumeen dilema “Sánchez eta Feijoo” aukeretatik baino askoz ere urrutirago doa. Askoz gehiago da jokoan dagoena: Komunitate honen herritarren interesak beste ezeren gainetik eta baldintzarik gabe defendatzeko altxatuko den ahots propio bat edukitzea edo ez edukitzea. Diputatuen Kongresuan eta Senatuan Nafarroako ordezkariak aukeratuko ditugu. Horregatik, berebiziko garrantzia duen unea da hau.
Geroa Baitik argi dugu gure lurraldearen geroa eraikitzeko Estatuak Nafarroari oraindik zor dizkion konpromisoak Nafarroatik aldarrika- tzen jarraituko dugula. Ez PSOEk ez eta PPk ere ez baitute Espainiako gobernu ezberdinetatik Nafarroarekin zituzten konpromisorik bete. 40 urte baino gehiagotan zehar ez dute beharrezkoak ziren inbertsiorik egin, ez eta Foruaren Hobekuntza bera bete ere. Azkenaldian batzuek eta besteek Nafarroarekin egin duten erabilera interesatutik defendatzeko unea da ere.
Eserleku batek gauza asko alda ditzake.
Hala egin zuen Nafarroak Baik eta ondoren Geroa Baik. Eserleku bakar batek Nafarroaren ahotsa entzuna izatea bermatzen du eta gauza asko erabaki di-tzake, aurrerapen sozialeko eta elkarrizketan oinarrituriko gobernu bat eratzeko orduan funtsezkoa izan daitekeelarik ere.