Itzuli

Geroa Baik Nafarroako Kutxaren suntsiketa prozesuan Foru Gobernuaren "zaintza eginkizunaren uzteari" buruz galdetu dio Mirandari

Koldo Martínez Koldo Martínez

Nafarroako Kutxaren desagerpenaren gaineko Batzordearen saioan zehar, Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak Foru Exekutiboak jokatutako paperari buruz galdetu dio Álvaro Mirandari, bai eta Kutxaren ondarearen galtze prozesuan bere “zaintzari” buruz ere, bien bitartean bere kudeatzaileek haien soldatak handitzen zituzten bitartean. Urteetan zehar, gogorarazi du Martínezek, “Nafarroako Kutxak bere ondarearen %80 galdu zuen. Galera horien zati bat krisialdi ekonomikoari egotzi daitezke, baina beste zati bat haien erabaki estrategiko okerrei egotzi behar dira”, nabarmendu du, “bai eta bere zaintza zegokion Gobernuari”. 

Prozesu guztian zehar, gainera, Nafarroako Kutxaren estatutuak aldatu egin ziren, eta “Nafarroaren aberastasuna handituz eta bere garapen ekonomiko eta sozialaren bitartez interes orokorrak lortzea” helburu izatetik, “kreditu erakunde pribatu bat” izatera pasa zen. “Foru Gobernuak irizpide eta iritzia eduki behar izan zuen aldaketa oso nabarmen bat, Foru Diputazioa-Nafarroako Gobernua, eta zehazki zu eta bere Lehendakariek Nafarroako gizarteak zuen finantza erakunde hau zaintzeko betebeharra zutelako, bai eta bere zerbitzu izpiritua ere”. “Kutxa hura, Finantza Erakunde bezala, eta Nafarroako interes orokorrei eta bere garapenari lotua, jada ez da existitzen”, azpimarratu du Martínezek.  

2004an Nafarroako Kutxaren Estatutuak aldatu zituzten, Nafarroako Gobernuak etorkizunean operazio garrantzitsu horiek baimentzea ekidinez (integrazioa, fusioa eta absortzioa), horiek izan zirelarik azken finean Nafarroako Kutxa ezagutu genuen finantza erakunde moduan desagerpenaren arrazoiak. UPNrenutzikeriaren arren, Nafarroako Gobernuaren eskutan geratu zen oso osorik Estatutuetan espreski  aurreikusten ziren ikerketa eta kontrol ardura, bai eta Protektoratu funtziotik eratortzen zirenak ere, horregatik, nahiz eta operazio horiek Gobernuaren baimenik edo akordiorik behar ez izan, honek ikuskaritza lana egin beharra zuen.  

Zentzu horretan, Koldo Martínezek nabarmendu du Foru Exekutiboak “Nafarroako Kutxaren eta Iruñeko Aurrezki Kutxaren arteko fusioan zaintza lana egin zuen arren, ez zuela inolako akordiorik hartu Nafarroako Kutxaren eta Burgoseko Kutxaren eta Kanarietako Kutxaren arteko fusioan lehen BancaCívica sortu zutenean; ez eta Banca Cívica hura Caja Sol-ekin fusionatu zenean. Horregatik, Martínezek Mirandari galdegin dio ea “ez zaion paradoxikoa iruditzen” Gaztela Leon, Andaluzia eta Kanarietako gobernuek Banca Cívica-ko Kutxei baimena emateko parte hartu zuten bitartean Nafarroako Gobernuak ez zuen horrelakorik egin, “nahiz eta beti harro agertu konpetentzia plus bat ematen zion erregimen hitzartu bat eduki”. 

Martínezek horretarako dokumentu ugari erakutsi ditu, Gobernuaren ikuskaritza, Kutxaren estatutuetan jasotzen den moduan, Iruñeko Aurrezki Kutxarekin egindako fusioan egin zela agertuz; eta agerian utzi du, beste gobernu autonomikoen dokumentuak egon arren, Nafarroako Gobernuarenakez daudela. 

Álvaro Miranda, hatz guztiek seinalatzen dute

Martínezek Nafarroako Kutxaren pasadizo historiko ezberdinak agertu ditu ere, Del Burgo, Urralburu edo Sanz bezalako Lehendakari ohien adierazpen esplizituekin, Kutxak egiten zituen prozesu guztiak Foru Gobernuak ikuskatzeko beharra agerian jarriz horietan. Miguel Sanz Lehendakari ohiaren abokatuak Mari Paz Benito epailearen aurrean egindako adierazpen batzuk ekarri ditu ere, ondokoa esanez: «Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kutxa kontrolatu beharko balu, arduraduna ekonomia kontseilaria izango litzateke». Hori zen hain zuzen ere urte horietan Álvaro Mirandaren lana.  

Baina Foru Gobernuaren ikuskaritza ez zen beharrezkoa bakarrik Kutxaren izateko arrazoia galtzea ekiditeko, baizik eta bere kaltetze ekonomikoa ekiditeko ere. Geroa Baiko bozeramaileak Miranda beraren adierazpenak gogorarazi ditu, non Nafarroako Gobernuak Espainiako Bankuarekin Nafarroako Kutxaren kontrola “elkarbanatzen” zuen: Espainiako Bankuaren eginkizuna ikerketa gorena zen, eta Gobernuarena kontularitza eta zerga kontrola. Zentzu honetan, Martínezek gogorarazi du 2004 eta 2008 bitartean kaudimenak behera egin zuela eta ohiko jardueran galerak ezagutu zirela, Geroa Bairen aburuz hori “kolokan hastearen hasiera” izan zelarik; eta ÁlvaroMirandari galdetu dio nola jardun zuen bere kontseilaritzak kontularitza kontrola, eta “baliabide propioen hazkundearekin bat hazkunde politika mantendu izan balitz, bai eta emaitza atipikoak aintzakotzat hartuko lituzkeen emaitza politika bat, Nafarroako Kutxak premia bera izango ote zuen fusionatu zen kutxekin elkartzeko, edo beste alternatiba batzuk hartzeko aukera izango ote zuen”. 

Geroa Baiko bozeramaileak kontseilari ohiari galdetu dio “zein informazio mota eduki zuen eta zer nolako kontrola jardun zuen Cívica-n CajaSol bezalako hain kutxa handiarekin integratzeko, honek galera gehiago espero baitzituen funts propioak baino, porrotaren bidetik eramanez”. 

Koldo Martínezek adierazi duenez “hileak puntan jartzen zaizkit, Miranda jauna, entzuten zaitudanean esanez Espainiako Bankuko ikuskariak esan zizula Caja Sol-ekin fusioa Espainiako Bankuak nahi zuen fusioa zela. Espainiako Bankuak finantza sistemaren egonkortasuna bermatu behar du, eta Nafarroako Gobernuak Kutxaren ondarea bermatu behar du”. 

Azkenik, Mirandari galdetu dio ea “zein erantzukizun duen Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izanik Nafarroako Kutxa bezalako fundazio publikoko erakunde bat CaixaBanken nola desagertzen den izukaitz begiratzen duenak, Foru Ogasunak galduko dituen zerga aurrezpen handiekin gainera”. 

Koldo Martínezek azpimarratu du Geroa Bairen iritziz “Kutxa modu nabarmenean okerrera egin zuen erakunde onenetarikoa zela, baina ÁlvaroMiranda kontseilari izan zen garaian beste bide bat hartzeko aukera egon zela”. “Ziurtasun garai bati zegozkion erabakiak hartu ziren ziurgabetasun garai batean: krisialdia garaiz amaituko zela zioen teoriaren saskian jarri ziren arraultza guztiak, eta azkenean ez zen hala izan”, azpimarratu du Martínezek.

Izena eman gure buletina jasotzeko