Itzuli

Geroa Baik Nafarroako Kutxaren 2009ko Memorian nabarmentzen diren erosketa eta ordainean emateen informazio xehatua eskatuko du

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik Nafarroako Kutxaren 2009ko Memorian nabarmentzen diren erosketa eta ordainean emateen informazio xehatua eskatuko du Nafarroako Parlamentuan Nafarroako Kutxaren desagerpena ikertzen ari duen Batzordearen bitartez.

Koldo Martínez Geroa Baiko Parlamentuko bozeramaileak azaldu duenez, gaur Jesús Javier Munarrizek egindako agerraldian, Cubican-eko zuzendari ohiak ziurtatu du “aktiboak ‘ilikido’ izatera pasa zirela 2008-2009an krisialdia iritsi zenean”. “Aktibo ‘ilikido’ hauek enpresa eraikitzaile eta promotora kaudimengabeentzako ziren, eta horiei Nafarroako Kutxak kredituen kontura erosten zizkien, baina enpresa kaudimendunentzako ere baziren eta haien aktibo ‘ilikidoak’ Nafarroako Kutxari saldu zizkioten, hala nola MRA, ACR, Avanco edo Larcovi”, azaldu du.

Geroa Baiko  bozeramaileak azpimarratu duenez “Nafarroako Kutxari kredituen ez ordaintzea zela eta ordainetan ematea behar izan zuten enpresa kaudimengabeak egon ziren, baina txekeak jaso zituzten enpresa kaudimendunak egon ziren ere, hala nola MRA enpresak Zizurreko operazioan jaso zituen 9 milioiak”.

“MRA-rekin Zizurreko operazioaren xehetasun guztiak ezagutzen ditugu, bertan sozietateen arteko kiribila aurkituz saltzaile eta eroslearen kontseilarietan. Zergatik ezin dugu urte hartan Nafarroako Kutxak egindako gainontzeko erosketen xehetasunik ezagutu?”, galdetu du Martínezek, gogoraraziz “hau gertatzen zen bitartean, urte hauetan Nafarroako Kutxak bulegoak saltzen zituela bai eta bere egoitza bera ere, soberan ez zuen likidezia bilatzeko”.

Geroa Baiko bozeramaileak gainera zalantzan jarri du “erabaki hauek Batzorde batek hartzen ote zituen, ez baitugu bertako izenik ezagutzen”, eta azpimarratu du “agerraldian zehar galdetu ditugun erosketa guztiak Kutxaren Memoriatik lortu ditugula”. “Honek agerian uzten du kontu-ikuskariari deigarria iruditu zitzaiola. Horrela izan ez balitz, zalantzarik gabe, ez lirateke bertan agertuko”, gaineratu du.

Azkenik, Martínezek nabarmendu du Nafarroako Kutxa Korporazioa “Nafarroako Kutxaren desagerpena ikertzen duen Batzordearen zulo beltz informatiboa izan dela, eta horri buruzko informazio oso eskasa jaso dugu agerraldia egin duten pertsonen aldetik”.

Izena eman gure buletina jasotzeko